2023/10/18
"BIRZIKLATU GEHIAGO, HOBETO, BETI" kanpaina
Sentsibilizazio orokorreko kanpaina bat da, etxebizitzei zuzendua. Horretarako sei orrialdeko informazio-triptiko bat postontzietan banatuko da.
32.000 triptiko argitaratu dira, eta aste honetan mankomunitateko 22 udalerrietako etxebizitza guztietara bidaliko dira.
Triptikoak testu gutxi izatea eta ahalik eta grafikoena izaten saiatu gara.
Kanpaina GFAko Iraunkortasun Departamentuaren dirulaguntza jaso du.
Kanpaina honek 5 HELBURU ditu:
1. helburua: etxeko hondakinak gehiago eta hobeto bereiztea. Hori da kanpainaren helburu nagusia. Hortik dator kanpainaren leloa: "BIRZIKLATU GEHIAGO, HOBETO, BETI". Egungo Gaikako bilketa tasa (gordina) %77koa da, eta helburua %80ra iristea da.
2. helburua: Bereizketaren kalitatea oso garrantzitsua da, kantitatea bezain beste edo gehiago. Kalitaterik gabe ez dago birziklatzerik. Kuboan eta edukiontzi horian material inpropioen kopurua murriztu behar dugu, bereziki ontziak ez diren "plastikoak". Triptikoan adibide ugari daude, "PLASTIKO GUZTIAK EZ DOAZ HORIRA" lelopean.
3. helburua: Herritarren kontsumo-ohiturak pixkanaka aldatzen ari dira, eta urtez urte ontziek gero eta protagonismo handiagoa dute. Horregatik, triptikoak "ZER DOA HORIRA?" izeneko atal bat du, ontzi bat erraz identifikatzeko aukera ematen duten trikimailu sinple batzuk dituena.
4. helburua: Batzuetan, herritarrek galdetu ohi dute zer egiten den kuboetan eta edukiontzietan banatzen eta uzten dituzten materialekin. Hori dela eta, triptikoak "EKONOMIA ZIRKULARRA"ri buruzko atal bat du. Bertan, oso modu grafikoan, birziklatutako materialekin fabrikatzen diren produktu berrien adibide batzuk aurkezten dira:
- Materia organikotik lortutako konposta.
- Saltokietan entregatzen diren paper-poltsak, kartoizko kutxak, arrautza-ontziak, komuneko paperezko biribilkien barruan dagoen mandril edo kanutoa, etab.
- Beiratik lortutako botila, flasko eta poteak.
- Plastikozko 40 PET botilatik lortutako jantzi polarra.
- Plastikozko 22 PET botilatatik lortutako kirol-zapatila parea.
- 6 brik-etik lortutako zapata-kaxa.
- 40 freskagarri-latatik lortutako bizikleta-hagun.
5. helburua: Azkenik, zerbitzuaren erabilera zuzena eta zibikoa egiteko zenbait gomendio biltzen dira.
- Ez utzi zabor-poltsarik edo kaxarik lurrean.
- Txartela galtzen bada, beste bat eskatu (doan da).
- Organikorako poltsa konpostagarriak solilik erabili (poltsak eta kuboak doan ematen dira)
- Hondakinak ondo bereizteko informazio gehiago ("QR" kodea)
BESTE KANPAINA ESPEZIFIKO BATZUK:
Kanpaina orokor hau beste kanpaina espezifiko batzuei gehitzen zaie, batzuk jada amaitu direnak eta beste batzuk abian daudenak.
IKASTETXEETAKO KANPAINA: HONDAKINAK KITTO!
Aurten 12. edizioa beteko da Lehen Hezkuntzan eta 11. Edizioa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
Denera 1.800 ikaslek hartuko dute parte, LHn 920ek eta DBHn 850ek, hurrenez hurren.
Datorren astelehenean (urriak 23) bertan hasiko da Lehen Hezkuntzako kanpaina eta azaroaren amaiera aldera DBHkoarekin jarraituko dugu.
Agenda 2030ekin zuzenean bat egiten duen kanpaina denez, ikastetxeen artean oso harrera ona izan ohi du. Amaierako balorazioak hori erakusten du behintzat.
Ikasleek umetatik lantzen dute hondakinak nola sailkatu behar diren, zein den gizartean sortzen duten arazoa eta nola bideratzen den.
Koxkortzen direnean, nerabeekin errepasoa egiten da, baina kasu honetan beraien ikuspuntutik aztertzen da gaia, hala nola, kontsumo arduratsua, xahuketa eta sare sozialek duten eragina (influenzarrak, albiste faltsuak, etab.)
MERKATUETAKO KANPAINA:
Urtarrilean eta otsailean, sentsibilizazio kanpaina berezia egin zen MERKATUETAN.
Aurten, zabaldu egin da azoketan bereizita jasotzen diren hondakin zatien kopurua, eta egurrezko kaxen bilketa bereizia ezarri da eskualdean astero egiten diren merkatu guztietan. Aipatu behar da, adibide gisa, Ordiziako merkatuan, eskualde osoan pisurik handiena duena, erabiltzen diren 20 edukiontzietatik bat bakarra erabiltzen dela errefusarentzat. Beste edukiontziak papera eta kartoia, organikoa, ontziak eta egurrezko kaxak biltzeko dira.
Kanpaina honetan, Ingurumeneko teknikari batek saltzaile eta azokari guztiak banan-banan bisitatu ditue, merkatua ospatzen zen egunean, banaka hondakinak nola banatu behar dituzten eta non eta nola utzi behar dituzten azaltzeko.
Bisitek zalantzak argitzeko balio izan dute eta horrekin batera merkatuko hondakinak bereizteko gida txiki bat entregatu zaie.
Sistema ezarri ondoren, jarraipena egin da, hondakinak behar bezala bereizten direla eta material desegokirik ez dutela egiaztatzeko. Emaitza oso positiboa izan da.
Azokak |
|
Astelehena |
Lazkao |
Asteartea |
Beasain, Legorreta, Ormaiztegi |
Asteazkena |
Ordizia |
Osteguna |
Urretxu, Zegama |
Ostirala |
Legazpi, Beasain |
Larunbata |
Zumarraga |
KOMERTZIOETAKO KANPAINA
Martxoan sentsibilizazio kanpaina espezifiko bat hasi zen, eskualdean merkataritza errotuena duten udalerrietako SALTOKIEI zuzendua (Beasain, Ordizia, Lazkao, Zumarraga, Urretxu eta Legazpi).
Banakako bisitak eta Sasieta Mankomunitateko saltokiei erabilera indibidualerako emandako edukiontzien hustuketa kontrolatzeko sistema bat barne hartzen ditu kanpaina horrek. Edukiontzi eta kubo indibidualak TAG RFID baten bidez identifikatzen dira eta bilketa egiterakoan eskumuturreko berezi baten bidez bildutako datuak plataforma batean sartzen diua zerbitzua hobetu eta optimizatzeko.
Kanpaina abenduan amaituko da.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua