Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Portugaletik etorritako 24 lagunen bisita

2023/09/18 | Konpostajea, Birziklapena, Atez ate

Mankomunitatea, Beasain, Itsasondo

Joan den irailaren 15ean Portugalgo arduradun politiko eta teknikoen bisita jaso zuen Sasieta mankomunitateak. Guztira, 24 pertsona. Antzeko bisita, oraindik eta ugariagoa, aurtengo martxoan izan zen. Batzuek bisita errepikatzen zuten.

Oraingo honetan, Santaremgo Udala (Ingurumeneko zinegotzia eta udal-ingeniaria) izan zen bisitaren buru, eta alta-kudeaketako enpresa beraren (RSTJ) ardurapean dauden beste 8 udalekin batera etorri ziren, alkate, alkateorde, kontseilari, teknikariak eta RSTJ enpresako bi kide tartean zirelarik.

Tamaina ezberdineko udal elkartea osatzen dute, barrutiko hiriburua (Santarém, ia 60.000 biztanle) eta udalerri txikiagoak barne hartzen dituena (Golegã, esaterako, 5.500 biztanle pasatxo).

Gainera, Portugalgo ordezkariek ZEROko (Associação Sistema Terrestre Sustentável) 3 kide izan zituzten alboan. ZER irabazi-asmorik gabeko elkarte nazionala da, eta bere jarduera alderdi politikoetatik, irabazi asmoko enpresa eta erakundeetatik, izaera konfesionaleko elkarteetatik eta gobernutik erabat aparte garatzen du.

Bisitaren egitaraua honako hau izan zen:

1.- Mankomunitatearen egoitzan (Beasain) bilera. Leire Artola jarduneko presidentearen ongietorria. Mankomunitateko teknikarien (Iñaki Erauskin eta Enrike Enparantza) hitzaldi teknikoa eta ondorengo galdera saioa.

2.- Ordiziako garbigunera bisita.

3.- Itsasondora bisita, auzokonpostaia ezagutzeko. Iñaki Aizpuru alkateak eta Danel Etxeberria udal-langileak egin zieten harrera.

4.- Beasainera bisita, erabiltzaile-identifikazioa duten edukiontzi adimendunen sistema, merkataritza-bilketa eta poltsa konpostagarriak saltzeko makinak ezagutzeko.

 

Bisitak amaitu ondoren, taldeak bertako jatetxe batera joan zen bazkaltzera, eta itzultzeko bideari ekin zion.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua