Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Pedal berriak azaroaren 9an hasiko dira jartzen

2021/11/02

Mankomunitatea

Kontratazio publikoaren espedientea amaitu ondoren, Sasieta mankomunitateak ROS ROCA SAUri esleitu dio errefusarentzako eta organikoarentzako alboko kargako edukiontziei pedalak jartzeko esparru-akordioa. 500 pedal inguru instalatuko dira.

Pedalaren helburua oinarekin eraginez estalkia irekitzea izango da. Pedalak aukera emango die erabiltzaileei edukiontzia erosoago irekitzeko, esku batean txartela edo giltza eta bestean bota beharreko poltsa duela.

Pedalak Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Urretxu, Zegama eta Zumarragan jarriko dira.

Pedala instalatu ondoren, edukiontzi hauen azpian lurrean zentratzeko gida edo zentratzaile bat torlojutuko da, eta horren gainean sartuko da edukiontzia. Zentratzaileak beti posizio berean lerrokatuta egotera behartuko du edukiontzia.

Zentradoreak ontzietarako edukiontzien azpian ere jarriko dira.

Azaroaren 9an hasiko dira Zumarragan pedalak jartzen, eta ondoren Urretxu, Legazpi eta gainerako udalerriak etorriko dira. 12 astetan lanak amaitzea espero da.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua