2017/11/28 | Birziklapena
Gaizki jokatzeak ondorioak ditu, ez bakarrik ingurumenean baita gure ekonomian ere.
“Hondakinak behar den bezala bereiz itzazu. GARBI JOKATU” lelopean Sasieta mankomunitateak kanpaina berri bat abian jarriko du hondakinak gaizki bereizteak dituen ondorio ekonomikoaz ohartarazteko. 31.000 triptiko buzoneatuko dira.
Egia da mankomunitatean gaikako bilketaren indizea altua dela (%75a) baina hala eta guztiz ere hobetu daiteke eta horretan saiatu behar dugu.
Mankomunitateak baztertu beharreko bost jarrera salatzen ditu.
· Nahastutako hondakinak dituzten poltsak lurrean uztea.
· Hondakinak batere bereizi gabe birziklatzeko edukiontzi/ontzietan sartzea.
· Errefusarentzako edukiontzi/ontzi grisean material birziklagarriak sartzea.
· Konpostagarriak ez diren poltsatan organikoa ateratzea.
· Kartoia lurrean uztea.
Hondakinak nahasian tratatzea, ongi bereizita baino HIRU ALDIZ GEHIAGO kostatzen da.
Nahastutako hondakinak dituen 5 kg.ko poltsa bat tratatzea 90 zentimo kostatzen da. Aldiz, 5 kg. hondakin horiek behar bezala bereiztuta tratatzea 30 zentimo kostatzen da.
Beraz, hondakinak gaizki bereiztea garestia da eta denon artean ordaintzen dugu. Denok ondo egingo bagenu, udaletxeari zabor-tasa txikiagoa ordainduko genioke.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua