2022/10/24
Sasieta mankomunitateko lehendakariak, 2022-10-21eko Ebazpen bidez, mankomunitateko langile publiko izateko hautapen prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzen duen ordenantza egin aurreko kontsulta publikoa onartzea erabaki du.
Kontsulta eta entzunaldia 2022ko urriaren 24tik 2022ko azaroaren 8ra egongo dira zabalik.
Epe horretan interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte Sasietako Mankomunitatearen bulegoetan, 08:00etatik 14:00etara, edo erregistro elektronikoaren bidez, posta-bulegoetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein lekutan.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua