Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

COVID-19 dela eta, zer egin etxeko hondakinekin?

2020/03/22

Mankomunitatea

COVID-19 dela eta, zer egin etxeko hondakinekin?

a) Positiborik gabeko edo bakartuta/berrogeialdian ez dauden etxebizitzetan, hondakinen bereizketa beti egin ohi den moduan egingo da. Eta gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.

b) Etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan ordea, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusarentzako edukiontzian bakarrik sartuko dira. Erabat debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

Bakartuta/berrogeialdian zaudetenok hondakinak PAUSOZ PAUSO nola kudeatu behar dituzun zakiteko informazio zehatza albiste honetan daukazu.

Informazio guztia Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko dokumentu honetan eta grafiko honetan daukazu.

+ Gehiago irakurri


ZERTAN BEREIZTEN DIRA KONFINAMENDUA ETA BERROGEIALDIA (BAKARTZEA)?

2020/03/21

Mankomunitatea

KONFINAMENDUA alarma-egoera ebazten duen Gobernuaren dekretuak ezartzen du herritar GUZTIENTZAT. Konfinamenduak irauten duen bitartean baimendutako kasuetarako soilik etxetik atera ahal izango da, hala nola erosketak egiteko, medikuarengana joateko, farmaziara joateko, zaborra ateratzeko, kutxazain automatikora joateko, txakurra paseatzera ateratzeko etab.

Aldiz, osasun-langileek ezarritako berrogeialdian dauden pertsonek, COVID-19rako positibo eman dutelako edo haiekin kontaktu estuan egon direlako, EZINGO dute etxetik irten gaixotasunak irauten duen bitartean.

Berrogeialdian/bakartuta dauden pertsonek hartu beharreko neurriak honako hauek dira:

Etxean bakarturik egoteko neurriak

Etxean bakarturik egoteko neurrien kartela

+ Gehiago irakurri


ITSASONDO. SASIETA MANKOMUNITATEKO INFORMAZIO-OHARRA (COVID-19)

2020/03/18 | Atez ate

Mankomunitatea, Itsasondo

Sasieta mankomunitateak koronabirusaren hedapena saihesteko eta bilketako langileen osasuna babesteko, besteak beste, ondorengo neurriak hartu ditu.

Neurri hauek Itsasondo kaskoan, atez ateko bilketa zerbitzua duten eremuetan betetzeko dira.

1) Hondakinak behar bezala sailkatuta KUBOTAN SARTUTA aterako dira soilik. DEBEKATUA dago poltsak zintzilikatzea edota lurrean uztea.

2) PIXOIHALAK dituztenek, kuboarekin batera atera ordez, kaskoan behin behinean espreski jarriko diren PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZI BEREZIETAN sartuko dituzte:

  • Udaletxe eta frontoi artean
  • Beiti kalean
  • Beheko kalean, elkartearen parean
  • Aparkalekuko birziklagunean (atea irekita dago eta txartelik gabe sar daiteke).

+ Gehiago irakurri


ZALDIBIA. SASIETA MANKOMUNITATEKO INFORMAZIO-OHARRA (COVID-19)

2020/03/18 | Atez ate

Mankomunitatea, Zaldibia

Sasieta mankomunitateak koronabirusaren hedapena saihesteko eta bilketako langileen osasuna babesteko, besteak beste, ondorengo neurriak hartu ditu.

Neurri hauek Zaldibiko kaskoan eta atez ateko bilketa zerbitzua duten eremuetan betetzeko dira.

1) Hondakinak behar bezala sailkatuta KUBOTAN SARTUTA aterako dira soilik. DEBEKATUA dago poltsak zintzilikatzea edota lurrean uztea.

2) PIXOIHALAK dituztenek, kuboarekin batera atera ordez, kaskoan behin behinean espreski jarriko diren PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZI BEREZIETAN sartuko dituzte:

  • Marihaundiñe aurrean
  • Farmazia aurrean
  • Plazan, Joxepane eta Estanko artean

+ Gehiago irakurri


SASIETA MANKOMUNITATEKO INFORMAZIO-OHARRA COVID-19

2020/03/17

Mankomunitatea

Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Sasieta mankomunitateak koronabirusaren hedapena saihesteko, besteak beste, ondorengo neurriak hartu ditu.

HONDAKINEN BILKETA ZERBITZUAK:

Hondakinen bilketa zerbitzu guztiak normaltasunez emango dira, atez ateko zerbitzua barne. Bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuaDeia luzatzen zaie herritarrei, hondakin hauek etxean gorde eta kalera atera ez ditzaten.

Dena dela ALDAKETA bat egingo da: errefusarentzako, organikoarentzako, eta pixoihalentzako edukiontziak eta landa eremuetako birziklaguneetako ateak desblokeatu eta txartelik gabe egunero noiznahi ireki ahal izango dira alerta sanitarioa amaitu bitartean.

GARBIGUNEAK (Beasain, Urretxu, Ordizia):

Mankomunitateko hiru garbiguneak zabalik mantenduko dira baina gremio profesionalak eta udaletxeetako zerbitzuak atendituko dituzte soilik. Beraz, herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ildo horretan, etxeko animalien (maskoten) gorpuak Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan normaltasunez jasoko dira.

Gabiguneetan tasak ordaintzeko modua aldatuko da: tasak ezingo dira eskudirutan edo banku-txartelarekin oirdaindu. Tasak banku helbideratze bidez (ohiko erabiltzaileak) edo banku-transferentzia bidez (erabiltzaile puntualak) ordainduko dira soilik.

BULEGO OROKORRAK (Iturralde-txikiko industrialdea, 3-2. solairua. Beasain):

Bertan behera geratzen dira jendaurreko jarduerak (konpostari buruzko ikastaroak, hitzaldiak, bisitak…) eta administrazioak martxan jarraituko badu ere, jendaurreko harrera zerbitzua egokitu egingo da.

Kontsulta eta eskaera guztiak telefonoz (943 16 15 55) eta posta elektronikoz (info@sasieta.eus) atendituko dira soilik.

Datozen egunetan neurri gehiago hartu beharko balira herritarrei berriro jakinaraziko zaie.

Amaitzeko, Osasun Sailak emandako gomendioak jarraitu eta arduraz jarraitzeko eskaera egiten zaie herritarrei.

+ Gehiago irakurri


LEGAZPIN EDUKIONTZI MARROIA ETA GRISA TXARTEL BERAREKIN IREKIKO DIRA

2020/03/02

Mankomunitatea, Legazpi

+ Gehiago irakurri


URTARRILAREN 30EKO GREBA OROKORRA

2020/01/27

Mankomunitatea

Sasieta mankomunitateko zein “Goierri Garbia” bilketa-enpresako langileok bat egin dugu grebarekin. Ondorioz, asteazken gauean eta ostegunean egun osoan eskaintzen diren zerbitzuetan izango du eragina: zerbitzu orokorrak, garbiguneak, herrietako, ostalaritzako eta industrialdeetako bilketak.

Zehatzago jakiteko sartu albistean.

+ Gehiago irakurri


Garbigune Zerbitzuaren Ordenantza

2020/01/09

Mankomunitatea

 

Sasieta Mankomunitatearen Zuzendaritza Batzarrak, 2019ko urriaren 2an egindako ezohiko  bileran, erabaki zuen, besteak beste, aho batez, Garbigune Zerbitzuaren Ordenantza hasieraz onartzea.

Erreklamaziorik aurkeztu gabe epea amaitu ostean, erabakia behin betikoz onartutzat jo da eta testu osoa GAOean argitaratuko da.

Garbigune Zerbitzuaren Ordenantza

+ Gehiago irakurri


ALDAKETAK ZERBITZUETAN 2019KO GABONETAN

2019/12/17

Mankomunitatea

Gabon jaiak direla eta, bilketa zerbitzuan hainbat aldaketa izango dira:

 

Itsasondon, Zaldibian eta Seguran, atez ateko bilketa: Abenduaren 24an eta 31an ez da ontzirik atera behar. Hurrengo egunean atera, hau da, 25ean eta 1ean, berez egokitzen den frakzioarekin batera eta bilketa bikoitza (Zaldibian hirukoitza) egingo da.

 

Tamaina handiko traste zaharren bilketa: Abenduaren 24an ez dira trasteak atera behar. Hurrengo egunera atzeratuko da bilketa. Beraz, Lazkaon, Seguran, Zerainen eta Zegaman 25ean atera beharko dira trasteak.

Abenduaren 31an gauza bera Lazkaon. Trasteak hurrengo egunean aterako dira, urtarrilaren 1ean.

Komertzioetako bilketa bereziak: Abenduaren 24ko eta 31ko bilketak ez dira egingo (organikoa eta kartoia).

 

Garbiguneak itxita izango dira: abenduaren 24ean, 25ean eta 31ean; eta urtarrilaren 1ean eta 6ean.

+ Gehiago irakurri


Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna

2019/11/26 | Birziklapena

Mankomunitatea

Sasietako mankomunitateko Goierri Garbiako langileek bat egin dute “Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguneko” ekimenarekin. Hau ikustarazteko hondakin-bilketan aritzen diren langileek txaleko moreekin lan egin dute. Argazkietan ikusi daitezke eguneko nahiz gaueko txandetako langileak txalekoekin.

 

 

+ Gehiago irakurri


Sasieta Mankomunitatea
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua