2021/05/01 | Konpostajea
Sasieta mankomunitateak “Kalitatezko konposta zuri esker” lelopean kontzientziazio kanpaina errepikatuko du aurten. Duela bi urte egin zen kanpaina honek sekulako arrakasta izan zuen orduan. Aurten ere ildo beretik joatea espero da, herritarrek atseginez hartzen duten kanpaina baita.
Apirilaren 26an hasita karpa txiki bat jarriko du mankomunitateko 14 udalerritan. Bertan Gipuzkoan gaika bildutako materia organikoarekin egindako konposta doan banatu eta informazioa emango zaie herritarrei.
2021/02/25
Otsailaren 24ean, Sasieta mankomunitateak erositako edukiontziak garbitzeko kamioi berria aurkeztu da. Bere helburua kalean dauden edukiontziak barrutik eta kanpotik modu eraginkorragoan garbitzea da, ahalik eta gutxien kutsatuz.
Kamioi berriak egungo kamioi zaharra ordezkatuko du, 19 urtez lan egin ondoren.
Kamioia RESA GUIPUZCOANA S.A.ri erosi zaio, lehiaketa publiko baten ondoren, eta kostua 302.487,90 eurokoa izan da.
Kamioi berriak bi zati ditu:
TXASISA:
Kamioi berria GNCz (gas natural konprimitua) propultsatuta dago. Gure flotan gasarekin funtzionatzen duen lehena da.
Gas natural konprimitua, funtsean, metanoz osatuta dago (ia% 90). Bere abantaila nagusietako bat gasolina edo diesela baino erregai askoz garbiagoa izatea da. Zilindroetan errekuntza egiterakoan, leherketen emaitza ia CO2 (karbono dioxidoa) eta H2O (ura) da. Nitrogeno oxidoen eta kedar-partikulen kopurua ia nulua da. Erregai gisa GNC erabiltzen duten ibilgailu moderno guztiek bezalaxe DGTren Eco etiketa darama.
EDUKIONTZIEN GARBIKETA:
2021/02/18
Urtero, 8 tona pila biltzen dira Sasieta mankomunitatearen eremuan, eta ECOPILAS izeneko erakundeari entreg
Sasieta mankomunitateak pilentzako 23 edukiontzi zaharberritu ditu Beasainen (6), Ordizian (2), Lazkaon (4), Zumarragan (3), Legazpin (4) eta Urretxun (4).
Martxoan, piletarako edukiontzi berriak iritsitakoan, edukiontzi kopurua handitu egingo da, eta 16 edukiontzi gehiago instalatuko dira Beasainen (+2), Ordizian (+5), Lazkaon (+1), Zumarragan (+5), Legazpin (+2) eta Urretxun (+1).
Martxoan baita ere, Mankomunitatea osatzen duten gainerako udalerrietan kokatutako beste 22 pila-edukiontziak ere berrituko dira eta 6 edukiontzi gehiago instalatuko dira.
Lana amaitutakoan, piletarako 65 edukiontzi izango dira guztira eskualdean.
PILA-EDUKIONTZIAK | ||||
CONTENEDORES PARA PILAS | ||||
Biztanleak 2020 | Egungoak | Berriak | Guztira | |
Habitantes 2020 | Actuales | Nuevos | Total | |
Altzaga | 178 | 1 | 1 | |
Arama | 202 | 1 | 1 | |
Ataun | 1.696 | 2 | 2 | |
Beasain | 13.938 | 6 | 2 | 8 |
Ezkio | 445 | 1 | 1 | |
Gabiria | 495 | 1 | 1 | |
Gaintza | 121 | 1 | 1 | |
Idiazabal | 2.293 | 1 | 1 | 2 |
Itsaso | 156 | 1 | 1 | |
Itsasondo | 668 | 1 | 1 | |
Lazkao | 5.830 | 4 | 1 | 5 |
Legazpi | 8.321 | 4 | 2 | 6 |
Legorreta | 1.421 | 1 | 1 | 2 |
Mutiloa | 255 | 1 | 1 | |
Olaberria (1) | 957 | 3 | 3 | |
Ordizia (2) | 10.503 | 2 | 5 | 7 |
Ormaiztegi | 1.258 | 1 | 1 | 2 |
Segura | 1.494 | 1 | 1 | 2 |
Urretxu | 6.782 | 4 | 1 | 5 |
Zaldibia | 1.637 | 1 | 1 | 2 |
Zegama | 1.524 | 1 | 1 | 2 |
Zerain | 270 | 1 | 1 | |
Zumarraga | 9.781 | 3 | 5 | 8 |
Guztira / Total | 70.225 | 43 | 22 | 65 |
(1) CARREFOUReko edukiontzia barne - Incluido contenedor de CARREFOUR | ||||
(2) EROSKIko edukiontzia barne - Incluido contenedor de EROSKI |
2020/12/23
Eguberri jaiak direla eta, Urretxun eta Legazpin traste handien bilketa egun bat aurreratuko da, beraz 24an eta 31an goizez bilduko dira, biak ere ostegunak.
2020/12/23
Garbiguneak eta bulegoak egun hauetan itxita egongo dira: 24-25-26 eta 31-1-2.
2020/08/27 | Murriztea
ECOEMBES enpresaren webgunean ekodiseinuko jardunbide egokien bilatzaile bat dago, adibide praktiko askorekin.
https://www.ecoembes.com/es/empresas/empresas-adheridas/ecodiseno/buscador-buenas-practicas-2
Horretarako, enpresa ontziratzailearen izena, produktua eta ingurumen-hobekuntza mota bakarrik aukeratu behar dira, eta emaitza lortuko dugu. Pdf formatuko fitxa ere deskarga daiteke informazio guztiarekin.
2020/06/17
COVID-19 delakoaren ondorioz, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzeko edukiontzien sarraila elektronikoak indargabetu ziren, baita landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere, txartelik gabe ireki ahal izateko.
Pixkanaka, sarraila guztiak aktibatzen ari gara, aurreko egoerara itzultzeko. Beraz, edukiontziak irekitzeko berriro beharrezkoa izango da txartela erabiltzea.
Ekainaren 22tik aurrera, errefusa eta pixoihalentzako edukiontzien sarrailak aktibatuko dira pixkanaka, bai eta landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere.
Norbaitek txartela galdu badu, lehenbailehen 943 16 15 55 zenbakira deitzea komeni da, beste txartel bat bidaltzeko.
2020/05/28
Datorren ekainaren 1etik aurrera, Zaldibian pixoihalen atez ateko bilketari berriro ekingo zaio. Pixoihalak kuboarekin batera ondo korapilatutako poltsa itxian atera behar dira. Gaineratiko hondakinak berriz dagokion kubo barruan atera behar dira.
Hori dela eta, ekainaren 4an (osteguna), herrigunean eta etxoletan COVID-19a dela eta pixoihalentzako jarri ziren edukiontzi bereziak erretiratuko dira.
Gogoratu: maskarak eta eskularruak ez dira kubo horian sartu behar baizik eta kubo grisean (errefusa).
2020/05/28
Datorren ekainaren 1etik aurrera, Itsasondon pixoihalen atez ateko bilketari berriro ekingo zaio. Pixoihalak kuboarekin batera ondo korapilatutako poltsa itxian atera behar dira. Gaineratiko hondakinak berriz dagokion kubo barruan atera behar dira.
Hori dela eta, ekainaren 4an (osteguna), herrigunean COVID-19a dela eta pixoihalentzako jarri ziren edukiontzi bereziak erretiratuko dira.
Gogoratu: maskarak eta eskularruak ez dira kubo horian sartu behar baizik eta kubo grisean (errefusa).
2020/05/28
Datorren ekainaren 1etik aurrera, Seguran pixoihalen atez ateko bilketari berriro ekingo zaio. Pixoihalak kuboarekin batera ondo korapilatutako poltsa itxian atera behar dira. Gaineratiko hondakinak berriz dagokion kubo barruan atera behar dira.
Hori dela eta, ekainaren 4an (osteguna), etxoletan COVID-19a dela eta pixoihalentzako jarri ziren edukiontzi bereziak erretiratuko dira.
Gogoratu: maskarak eta eskularruak ez dira kubo horian sartu behar baizik eta kubo grisean (errefusa).
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua