Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Sasieta Mankomunitateko gobernu- eta administrazio-organoen eraketa

2023/10/04

Mankomunitatea

Urriaren 3an eratu ziren Sasieta Mankomunitateko gobernu- eta administrazio-organoak, eta mankomunitateak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan izango dituen hiru ordezkariak izendatu ziren.

+ Gehiago irakurri


Portugaletik etorritako 24 lagunen bisita

2023/09/18 | Konpostajea, Birziklapena, Atez ate

Mankomunitatea, Beasain, Itsasondo

Joan den irailaren 15ean Portugalgo arduradun politiko eta teknikoen bisita jaso zuen Sasieta mankomunitateak. Guztira, 24 pertsona. Antzeko bisita, oraindik eta ugariagoa, aurtengo martxoan izan zen. Batzuek bisita errepikatzen zuten.

+ Gehiago irakurri


URRETXUKO SANTA ANASTASIA JAIETAN HONDAKIN-BILKETA KOMERTZIALEAN ALDAKETAK

2023/09/08

Mankomunitatea, Urretxu

Urretxuko jaiak direla eta, erdiguneko bilketa komertzialean aldaketa batzuk egingo ditugu. Aldaketak Areizaga, Gernikako arbola, Kalerrota, Nekolalde eta Iparragirre kaleetan bi gurpildun edukiontziak ateratzen dituzten establezimenduei eragingo die.

ERREFUSA

Bi gurpildun edukiontzi grisak biltzeko maiztasuna handituko da eta bilketa goizean egingo da. 9etarako atera.

  • Irailak 16 (larunbata)
  • Irailak 17 (igandea)
  • Irailak 18 (astelehena)
  • Irailak 19 (asteartea)

PAPERA ETA KARTOIA

Irailaren 15ean (ostirala) eta irailaren 18an (astelehena) ez da papera eta kartoia bilduko.

ORGANIKOA

Irailaren 17an (igandea) ez da organikoa bilduko. 

+ Gehiago irakurri


BEASAINGO JAIAK. GARBIGUNEA ITXITA

2023/05/17

Mankomunitatea

Hilaren 22an, astelehenean, Beasaingo garbigunea itxita egongo da herriko jaieguna delako. 

Gainontzeko garbiguneek, Ordiziakoak eta Urretxukoak,  ohiko ordutegia izango dute. 

+ Gehiago irakurri


ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA

2023/04/11

Mankomunitatea

ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK

Sasietako Mankomunitateko enplegua sendotzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak 2022ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren (247. buletina):

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2022/12/30/be221230.htm

Deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko apirilaren 10ean:

https://www.boe.es/diario_boe/txt.php? id = BOE-A-2023-8872

Eskabideak aurkezteko epea hogei (20) egun baliodunekoa da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Enplegatu publiko izateko hautaketa-prozesuetan izena emateko, formulario elektronikoa derrigorrez erabiliko da. Formulario elektronikoa Mankomunitatearen egoitza elektronikoan dago, “EPE Lan-eskaintzak” atalean.

+ Gehiago irakurri


Sasieta Mankomunitateak Portugalgo ordezkaritza zabal baten bisita jaso du edukiontzi “adimendunak” ezagutzeko

2023/03/24 | Birziklapena

Mankomunitatea, Beasain

Sasieta mankomunitateak Portugalgo ordezkaritza zabal baten bisita jaso du ostiral honetan, (martxoak 24), txartelarekin eta erabiltzaile-identifikazioarekin irekitzeko edukiontzi “adimendunen” funtzionamendua ezagutzeko.

+ Gehiago irakurri


Garbiguneen egutegia Gabonetan

2022/12/23

Mankomunitatea

+ Gehiago irakurri


ORDIZIAKO BILKETA KOMERTZIALEAN ALDAKETAK

2022/12/23

Mankomunitatea, Ordizia

Gabonetako jai egunak direla eta, hondakin bilketa zerbitzuek izango dituzten aldaketen berri eman nahi dizugu. Abenduaren 24ean (larunbata) eta abenduaren 31ean (larunbata), ontzi arinen bilketa pertsonalizatua  ez da egingo. Hau dela eta, egun hauetan, zuen establezimenduko edukiontzi horiak ez ateratzea eskatzen dizuegu. Gainontzeko egunetan, bilketa pertsonalizatua normaltasunez burutuko da.

Informazio gehiago 943 16 15 55  telefonoan eskuratu dezakezue.

Adeitasun osoz, gabon zoriontsuak eta urte berri on.  

+ Gehiago irakurri


Aurretiazko kontsulta publikoaren onespena-2

2022/10/24

Mankomunitatea

Sasieta mankomunitateko lehendakariak, 2022-10-21eko Ebazpenaren bidez, azterketarako eskubideengatik tasak arautzen dituen zerga ordenantza idazteko, aurretiazko kontsulta publikoa onartzea ebatzi du.

+ Gehiago irakurri


Sasietako transferentzia estazioak amaiera eman dio Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko zirkuituari

2022/09/20 | Birziklapena

Mankomunitatea

GHK-k 2016. urteaz geroztik abian jarritako zortzigarren azpiegitura da Sasietako transferentzia estazioa. Gainera, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrak (GHHKPO) aurreikusten duen azkena da, Gipuzkoan sortzen diren hiri hondakin guztien kudeaketa jasangarria osatzeko (bilketatik hasita, tratatu eta berreskuratu arte).

+ Gehiago irakurri


Sasieta Mankomunitatea
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua