Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Sasieta Mankomunitateak Portugalgo ordezkaritza zabal baten bisita jaso du edukiontzi “adimendunak” ezagutzeko

2023/03/24 | Birziklapena

Mankomunitatea, Beasain

Sasieta mankomunitateak Portugalgo ordezkaritza zabal baten bisita jaso du ostiral honetan, (martxoak 24), txartelarekin eta erabiltzaile-identifikazioarekin irekitzeko edukiontzi “adimendunen” funtzionamendua ezagutzeko.

+ Gehiago irakurri


Garbiguneen egutegia Gabonetan

2022/12/23

Mankomunitatea

+ Gehiago irakurri


ORDIZIAKO BILKETA KOMERTZIALEAN ALDAKETAK

2022/12/23

Mankomunitatea, Ordizia

Gabonetako jai egunak direla eta, hondakin bilketa zerbitzuek izango dituzten aldaketen berri eman nahi dizugu. Abenduaren 24ean (larunbata) eta abenduaren 31ean (larunbata), ontzi arinen bilketa pertsonalizatua  ez da egingo. Hau dela eta, egun hauetan, zuen establezimenduko edukiontzi horiak ez ateratzea eskatzen dizuegu. Gainontzeko egunetan, bilketa pertsonalizatua normaltasunez burutuko da.

Informazio gehiago 943 16 15 55  telefonoan eskuratu dezakezue.

Adeitasun osoz, gabon zoriontsuak eta urte berri on.  

+ Gehiago irakurri


Aurretiazko kontsulta publikoaren onespena-2

2022/10/24

Mankomunitatea

Sasieta mankomunitateko lehendakariak, 2022-10-21eko Ebazpenaren bidez, azterketarako eskubideengatik tasak arautzen dituen zerga ordenantza idazteko, aurretiazko kontsulta publikoa onartzea ebatzi du.

+ Gehiago irakurri


Sasietako transferentzia estazioak amaiera eman dio Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko zirkuituari

2022/09/20 | Birziklapena

Mankomunitatea

GHK-k 2016. urteaz geroztik abian jarritako zortzigarren azpiegitura da Sasietako transferentzia estazioa. Gainera, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrak (GHHKPO) aurreikusten duen azkena da, Gipuzkoan sortzen diren hiri hondakin guztien kudeaketa jasangarria osatzeko (bilketatik hasita, tratatu eta berreskuratu arte).

+ Gehiago irakurri


SANTA ANASTASIA JAIAK, URRETXU: GARBIGUNEA ITXITA

2022/09/13

Mankomunitatea

Urretxuko jaiak direla eta, Deskargako Garbigunea itxita egongo da hilaren 19an, astelehena. 

Behar dutenentzat gainontzeko garbiguneak, Beasaingoa eta Ordiziko, irekita izango dira.  

+ Gehiago irakurri


SASIETA ETA ZEGAMA-AIZKORRI LASTERKETA ELKARLANEAN

2022/06/07

Mankomunitatea, Zegama

Zegama-Aizkorri lasterketaren aurtengo edizioa erabat arrakastatsua izan da, bai kirol arloan, bai ingurumenaren arloan. Beste behin ere, Sasieta Mankomunitateak eta lasterketaren antolakuntzak lankidetza estua izan dute ingurunea zaintzen eta, zehazkiago, hondakinen kudeaketan.

Ohiko gaikako bilketaz gain, edizio honetan esperientzia pilotu berritzaile bat abaitu da, hau da, korrikalariei eskaintzen zitzaizkien ur-botilak berreskuratu dira hornidura-puntuetan, inguruko enpresa batean birziklatzeko. Enpresa horrek, aldi berean, boligrafoak egingo ditu Zegamako ikasleentzat. Informazio gehiago TrailRun kanalean antolakuntzako Ramon Malkorrari egin zitzaion elkarhizketa honetan:

https://youtu.be/qGAfyKHtLE4

+ Gehiago irakurri


BEASAINGO JAIAK. GARBIGUNEA ITXITA

2022/05/26

Mankomunitatea

Hilaren 30ean, astelehenean, Beasaingo garbigunea itxita egongo da herriko jaieguna delako. 

Gainontzeko garbiguneek, Ordiziakoak eta Urretxukoak,  ohiko ordutegia izango dute. 

+ Gehiago irakurri


GIPUZKOAKO KONPOSTA ZURI ESKER.

2022/04/12

Mankomunitatea

“Gipuzkoako konposta” ezagutarazteko kanpainarekin jarraituz, aurten ere 3-4 kiloko zakuak banatuko dira. Konpost hau herritarrok etxean sailkatu dugun organikotik abiatuta egiten da.   

Edizio honetan konposta Mankomunitateko 3 garbiguneetan soilik banatuko da (Ordizia, Beasain eta Urretxu). Konposta jaso ahal izateko, nahikoa da herritarrak bere datuak garbigunean ematea. Zaku bat emango da pertsona bakoitzeko, amaitzen diren arte.

Gogoratu hau dela kanpainaren 3. edizioa, eta betiere oso harrera ona izan duela.

Aste Santuko jaien ondoren hasiko da banaketa, garbiguneak Ostegun Santutik Pazko Astelehenera itxita izango baitira, larunbata barne.

+ Gehiago irakurri


ASTE SANTUAN INDUSTRIALDEETAKO BILKETA

2022/04/05

Mankomunitatea

Aste Santuko jai egunetan ez da egurra bilduko. Gainerako hondakin frakzioak ohiko egutegiaren arabera burutuko dira, hau da, bilketa zerbitzuek ez dute jai egunik egingo.  

+ Gehiago irakurri


Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua