Sasieta manmomunitatea

Traste zaharren bilketa

Zerbitzu honek altzariak, etxetresna elektrikoak eta ezertarako balio ez duten tresnak biltzea du xede.

  • Udalerri bakoitzean egun zehatz batzutan atera behar dira.
  • Egutegia errespetatu. Ez atera trasterik ezarritako egutegitik kanpo.
  • Ateratzeko ordutegia: gaueko 20.00etatik aurrera (ez atera lehenago).
  • Utzi trasteak edukiontzien ondoan (edo beira-edukiontziaren ondoan) baina edukiontziaren kontra jarri gabe.

Kontuan izan!: EZ dira eskonbroak edo obra-hondarrak jasotzen. Eraman garbigunera edo kontratatu garraiolari espezializatua.

Traste zaharrak gaika jasotzen dira birziklatu ahal izateko:

  • Egurra eta zurkiak (altzariak, etab.).
  • Txatarra eta linea “zuriko” tresnak (garbigailuak, hozkailuak, etab.).
  • Linea “griseko” tresnak (ordenagailuak, pantailak, etab).
  • Linea “marroiko” tresnak (telebistak, etab).
  • Gainerako traste guztiak zabortegira eramaten dira.

Egun, sistema honekin, traste zaharren %60 aprobetxatzea lortzen da.

Traste zaharrak ateratzeko egutegia:

2016ko 4. hiruhilabeteko egutegia

2017ko 1. hiruhilabeteko egutegia

Herria Traste zaharrak ateratzeko eguna
Beasain Igande gauean
Ordizia Astelehen gauean
Lazkao Astearte gaeuan
Zumarraga Asteazken gauean
Urretxu Ostegun gauean
Legazpi Ostegun gauean
Olaberria 1. eta 3. igande gauean
Idiazabal 2. eta 4. igande gauean
Zaldibia 1. eta 3. astelehen gauean
Legorreta 2. eta 4. astelehen gauean
Ataun 1. eta 3. astearte gauean
Segura 2. eta 4. astearte gauean
Zegama 2. eta 4. astearte gauean
Ormaiztegi 1. eta 3. ostegun gauean
Itsasondo 2. astelehen gauean
Gaintza 3. astelehen gauean
Arama 4. astelehen gauean
Altzaga 4. astelehen gauean
Mutiloa 2. astearete gauean
Zerain 4. astearte gauean
Gabiria 2. ostegun gauean
Ezkio-Itsaso 4. ostegun gauean

 

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua