Sasieta manmomunitatea

Hiri hondakinak

Etxeetan eta herriko komertzio eta establezimenduetan sortutako hondakin ez arriskutsuek osatzen dituzte hiri hondakinak. Hiri hondakinak honako frakzioetan sailkatu behar dira eta herri bakoitzean markatutako modu, toki eta orduan atera behar dira.

  • Organikoa
  • Papera eta kartoia
  • Ontzi arinak
  • Beira
  • Errefusa
  • Honako beste frakzio hauek ere edukiontzi bidez bilduko dira:
    • Sukaldeko olioa
    • Pilak
    • Arropa eta osagarriak

Gaur egun Sasietan hondakinak biltzeko sistema desberdin hauek ditugu:

  • Atez-ate: Etxebizitza bakoitzak bereak diren kuboetan ateratzen ditu hondakinak egutegi jakin bat jarraituz.
  • Bilketa sistema mixtoak: Errefusa edo organikoa atez-ate biltzen dira eta besteak (papera, ontziak eta beira) kalean dauden edukiontzi bitartez.
  • Edukiontzi sistema + errefusa astean behin: Hondakinak kalean dauden edukiontzi bitartez jasotzen dira baina errefusarena astean behin bakarrik irekitzen da txartel bitartez.
  • Birziklagune itxiak: Edukiontziak itxidura baten barruan daude eta bertara sartzeko txartela behar da.
  • Organikoa konpost bitartez + birziklaguneak: Birziklaguneetan ez dago organikoarentzat edukiontzirik. Etxe bakoitzak bere konposta egiten du.
  • Edukiontzi sistema: Edukiontziak kalean daude.
  • Zure herriari buruzko informazio zehatza

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua