Sasieta manmomunitatea

Herriak

Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.

Bilaketa

Edukiontzitan

Idiazabal

Hondakinak egoki sailkaturik dagokion kaleko edukiontzian atera behar dira.

Organikoa

Hondakin organikoen edukiontzi marroia erabiltzeko beharrezkoa da kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia irekitzeko giltza izatea.

Errefusa

Errefusaren edukiontzia asteazkenetan bakarrik irekiko da eta hau irekitzeko beharrezkoa da identifikazio txartela.

PIXOIHALENTZEKO EDUKIONTZI BEREZIAK

Pixoihalak ateratzeko edukiontzi bereziak daude eta hauek erabiltzeko beharrezko da identifikazio txartela.

TAMAINA HANDIKO TRASTEEN BILKETA

Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 2. eta 4. igande gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.

 

LANDA EREMUKO BIRZIKLAGUNEAK

Landa eremuan bizi diren herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:

  • Urtsuaran
  • Etxegarate
  • Goardia
  • Arimasagasti
  • San Iganzio (N-1 azpian)
  • Eziolaza
  • Ola-ondo
  • Benta txiki
  • Olariaga auzoa

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua