Sasieta mankomunitatea

Herriak

Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.

Bilaketa

Edukiontzitan

Ezkio

Herrian 4 birziklagune daude organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira eta errefusa biltzeko. Herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:

  • Ezkio gaina
  • Santa Luzi Errekabarrena
  • Santa Luzi Anduaga
  • Santa Luzi goi industrialdea

Birziklaguneetara sartzeko identifikazio txartela beharrezkoa da.

ERREFUSA, birziklatu ezin daitekeena, grisean

Edukiontzi grisa irekitzeko beharrezkoa da Sasietako identifikazio txartela. SOILIK ASTELEHENETAN eta OSTIRALETAN irekiko da. Gainontzeko egunetan ezingo da ireki.

PIXOIHALAK, pixoihalentzeko edukiontzian

Pixoihalentzako edukiontzi berezi bat dago birziklagune bakoitzean.

ORGANIKOA

Hondakin organikoak konposta eginez edo edukiontzi marroira botaz kudeatu behar dira. Edukiontzi marroia irekitzeko beharrezkoa da giltza eta poltsa konpostagarriak erabiltzea. 

 

TAMAINA HANDIKO TRASTEEN BILKETA

Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 4. ostegun gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.


Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua