Sasieta manmomunitatea

Herriak

Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.

Bilaketa

Birziklaguneak

Zerain

Herrian 3 birziklagune daude gai organikoak, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira eta errefusa biltzeko. Herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:

  • Erdigunea (aparkalekuan)
  • Erdigunea (frontoiaren atzealdean)
  • Lumagorriko bidegurutzea

ORGANIKOA, edukiontzi marroian

Etxeko konpostagailura bideratu nahi ez dena botatzeko, edukiontzi marroia dago. Edukiontzi marroia, itxita dago eta giltzarekin egunero ireki ahal izango da.

ERREFUSA, birziklatu ezin dena, edukiontzi grisean

Edukiontzi grisa astelehenetik ostiralera erabat ITXITA dago eta ezin da erabili. Ostiralean, 17:00etan irekitzen da eta asteburu osoan zehar irekita mantentzen da. Astelehenean, 8:00etan berriro itxita gelditzen da.

PIXOIHALAK, pixoihalentzako edukiontzian

Edukiontzi hau erabiltzeko beharra dutenak udaletxera joan behar dute.

TAMAINA HANDIKO TRASTEEN BILKETA

Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 4. Astearte gauean behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.


Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua