Sasieta manmomunitatea

Herriak

Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.

Bilaketa

Sistema mistoa

Arama

KALEKO EDUKIONTZI BIDEZ ATERAKO DIREN FRAKZIOAK

Papera eta kartoia, ontzi arinak, beira, olioa, pilak eta arropa kalean dauden edukiontzietan, egoki sailkaturik atera behar dira nahi den egun eta ordutegian.

BALDE BIDEZ ATERAKO DIREN FRAKZIOAK

Organikoa

Organikoa ateratzeko, honako materialak behar dira:

Kubo aireztatua: kubo hau etxe barrurako da eta poltsa konpostagarriekin batera erabiltzen da.

Poltsa konpostagarriak: organikoa ezin da plastikozko poltsetan atera, poltsa konpostagarriak erabili behar dira. Hauek lortzeko etxebizitza bakoitzeko identifikazio txartelarekin Sasieta Mankomunitateko poltsak hornitzen dituen joan behar da.

Kubo itxia: hau da kalera atera eta bilketa zerbitzuekin adostutako puntuan utzi beharreko kuboa.

Errefusa

Birziklatu daitekeen guztia sailkatu ondoren gelditzen dena balde grisean aterako da. Gai oso txikia izan ohi da eta norbere higienerako produktuek nahiz osasun produktuek, paper zikinak eta aldikako hondakinek sortzen dute bereziki.

Noiz eta nola atera kuboak

Baldeak, Sasieta Mankomunitatearekin adostutako tokietan atera behar dira. Kuboek kodigo bat izango dute etxebizitzarekin lotzen dituena.

Zure etxean non atera behar dituzun jakin nahi baduzu, jar zaitezke harremanetan Sasieta Mankomunitateko arreta zerbitzuarekin.

Ordutegia

Egun bakoitzeko materiala goizeko 6:00ak arte atera ahalko da. Bilketa 6:00ak eta eguerdi bitartean egingo da.

 

TAMAINA HANDIKO TRASTEEN BILKETA

Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 4. astelehen gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.


Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua