Sasieta manmomunitatea

Herriak

Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.

Bilaketa

EDUKIONTZI SISTEMA

Legazpi

Hondakinak egoki sailkaturik dagokion kaleko edukiontzian atera behar dira.

ORGANIKOA

Hondakin organikoen edukiontzi marroia erabiltzeko beharrezkoa da kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia irekitzeko Sasietako giltza izatea.

ERREFUSA

Errefusaren edukiontzi grisa irekitzeko beharrezkoa da Sasietako identifikazio txartela.

*Pixoihalak ere errefusaren edukiontzi grisean bota behar dira.

TRASTEEN BILKETA

Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) astero jasotzen dira. Ostegun gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetara. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da

LANDA EREMUKO BIRZIKLAGUNEAK

Landa eremuan bizi diren herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:

  • Urola industrialdea
  • Bikuña industrialdea
  • Telleriarte
  • Brinkola
  • Mirandaola

Birziklaguneetara sartzeko Sasietako identifikazio txartela beharrezkoa da.


Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua