Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

EKAINAREN 1EAN PIXOIHALEN ATEZ ATEKO BILKETARI BERRIRO EKINGO ZAIO ZALDIBIAN.

2020/05/28

Mankomunitatea, Zaldibia

Datorren ekainaren 1etik aurrera, Zaldibian pixoihalen atez ateko bilketari berriro ekingo zaio. Pixoihalak kuboarekin batera ondo korapilatutako poltsa itxian atera behar dira. Gaineratiko hondakinak berriz dagokion kubo barruan atera behar dira.

Hori dela eta, ekainaren 4an (osteguna), herrigunean eta etxoletan COVID-19a dela eta pixoihalentzako jarri ziren edukiontzi bereziak erretiratuko dira.

Gogoratu: maskarak eta eskularruak ez dira kubo horian sartu behar baizik eta kubo grisean (errefusa).

+ Gehiago irakurri


Zaldibian bakartuta/berrogeialdian daudentzat oharra

2020/04/06 | Atez ate

Zaldibia

Zaldibian indarrean dagoen ATEZ ATEKO hondakin bilketa sistemak BERDIN jarraituko du. Halere hiru ohar garratzitsu kontutan izan:

  • Hondakin guztiak kuboen barruan atera behar dira. Ezin da kubotik kanpo ezer atera, ezta pixoihalik ere.
  • Hori dela eta, pixoihalentzako hiru edukiontzi jarri dira herrigunean (baita baserri eremuko etxoletan ere).
  • Gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira kubo horian sartu behar baizik eta kubo grisean.

COVID-19 dela eta, etxean BAKARTUTA/BERROGEIALDIAN egonez gero, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak ERREFUSA bezala tratatuko dira.

  • Horretarako Zaldibiako Udaletxeko 943 880 357 telefora deitu eta bertatik azalduko da etxe barruan hondakinak nola kudeatu.
  • Gainera, udal langileak pasako dira etxetik hondakinak jasotzera aurrez zehazturiko protokolo baten baitan. Bilketa berezi hau, herrigunean nahiz baserri eremuan burutuko da.

Sasieta mankomunitateko webgunean (www.sasieta.eus) berrogeialdian dauden etxeko hondakinen manipulazioari buruzko informazio garrantzitsua dago. Zalantzaren bat baldin badaukazu 943-161555 telefonora dei dezakezu edo bestela info@sasieta.eus helbidera mezua bidali.

+ Gehiago irakurri


ZALDIBIA. SASIETA MANKOMUNITATEKO INFORMAZIO-OHARRA (COVID-19)

2020/03/18 | Atez ate

Mankomunitatea, Zaldibia

Sasieta mankomunitateak koronabirusaren hedapena saihesteko eta bilketako langileen osasuna babesteko, besteak beste, ondorengo neurriak hartu ditu.

Neurri hauek Zaldibiko kaskoan eta atez ateko bilketa zerbitzua duten eremuetan betetzeko dira.

1) Hondakinak behar bezala sailkatuta KUBOTAN SARTUTA aterako dira soilik. DEBEKATUA dago poltsak zintzilikatzea edota lurrean uztea.

2) PIXOIHALAK dituztenek, kuboarekin batera atera ordez, kaskoan behin behinean espreski jarriko diren PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZI BEREZIETAN sartuko dituzte:

  • Marihaundiñe aurrean
  • Farmazia aurrean
  • Plazan, Joxepane eta Estanko artean

+ Gehiago irakurri


“TAMAINA HANDIKO TRASTE ZAHARRAK: ZEINTZUK, NOIZ ETA NOLA ATERA”. Sasieta mankomunitatearen kanpaina berria.

2018/02/12 | Birziklapena

Mankomunitatea, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga

+ Gehiago irakurri


ATEZ ATEKO BILKETAKO EGUTEGIAREN ALDAKETA ITSASONDO, LEGORRETA, ZALDIBIA ETA SEGURAN

2015/12/11 | Atez ate

Mankomunitatea, Itsasondo, Legorreta, Segura, Zaldibia

Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Seguran atez ateko bilketako egutegia aldatzera doa.

+ Gehiago irakurri


ETXEAN KONPOSTA EGIN NAHI AL DUZU? Etor zaitez datorren ostegunean antolatu dugun hitzaldira.

2015/10/15 | Konpostajea

Mankomunitatea, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga

Eguna: Urriak 22 osteguna

Ordua: Arratsaldeko 18:30tan (1,5 orduko iraupena izango du gutxi gora behera)

Tokia: Sasietako Bulegoak (Beasain, Salbatore auzoa)

Hitzaldira etortzeko asmoa baduzue, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 943 16 15 55 telefonora deituz.

+ Gehiago irakurri


Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua