Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

EKAINAREN 1EAN PIXOIHALEN ATEZ ATEKO BILKETARI BERRIRO EKINGO ZAIO SEGURAN.

2020/05/28

Mankomunitatea, Segura

Datorren ekainaren 1etik aurrera, Seguran pixoihalen atez ateko bilketari berriro ekingo zaio. Pixoihalak kuboarekin batera ondo korapilatutako poltsa itxian atera behar dira. Gaineratiko hondakinak berriz dagokion kubo barruan atera behar dira.

Hori dela eta, ekainaren 4an (osteguna), etxoletan COVID-19a dela eta pixoihalentzako jarri ziren edukiontzi bereziak erretiratuko dira.

Gogoratu: maskarak eta eskularruak ez dira kubo horian sartu behar baizik eta kubo grisean (errefusa).

+ Gehiago irakurri


Seguran bakartuta/berrogeialdian daudenentzat oharra

2020/03/25

Segura

Positiborik gabeko edo bakartuta/berrogeialdian EZ dauden etxebizitzetan, hondakinen bereizketa beti egin ohi den moduan egingo da. Eta gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.

Aldiz, COVID-19 dela eta etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusa bezala tratatuko dira. Horrelako kasuetan debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beira, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

Seguran bakartuta/berrogeialdian dauden etxebizitzek kaskoan dauden pixoihalentzako edukiontzietan botako dituzte etxeko zaborrak poltsa itxi batean. Landa eremuan bizi direnek berriz, etxoletako kanpoko aldean jarritako pixoihalentzako edukiontzia erabiliko dute. Edukiontzi hauek denak irekita daude. Zaborrak ateratzeko laguntza behar izanez gero Gurutze Gorriko 943-161516 telefonora dei dezakezu edo  goierri.voluntariado@cruzroja.es helbidera mezua bidali. Etxera joango zaizkizu zaborra jasotzera.

Sasieta mankomunitateko webgunean (www.sasieta.eus) berrogeialdian dauden etxeko hondakinen manipulazioari buruzko informazio garrantzitsua dago. Zalantzaren bat baldin badaukazu 943-161555 telefonora dei dezakezu edo bestela info@sasieta.eus helbidera mezua bidali.

+ Gehiago irakurri


SEGURA. SASIETA MANKOMUNITATEKO INFORMAZIO-OHARRA (COVID-19)

2020/03/18 | Atez ate

Segura

Sasieta mankomunitateak koronabirusaren hedapena saihesteko eta bilketako langileen osasuna babesteko, besteak beste, ondorengo neurriak hartu ditu.

Neurri hauek Segurako kaskoan, atez ateko bilketa zerbitzua duten eremuetan betetzeko dira.

1) Hondakinak behar bezala sailkatuta KUBOTAN SARTUTA aterako dira soilik. DEBEKATUA dago poltsak zintzilikatzea edota lurrean uztea.

2) PIXOIHALAK dituztenek, kuboarekin batera atera ordez, kaskoan jarritako PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZI BEREZIETAN sartuko dituzte:

  • Aitzgorri
  • Beheko soroa
  • Goiko arrabal
  • Kultur etxeko aparkalekuan
  • Zerkalde, beheko aldean

Edukiontzi hauek IREKITA daude eta TXARTELIK GABE erabilki daitezke.

+ Gehiago irakurri


ATEZ ATEKO BILKETAKO EGUTEGIAREN ALDAKETA ITSASONDO, LEGORRETA, ZALDIBIA ETA SEGURAN

2015/12/11 | Atez ate

Mankomunitatea, Itsasondo, Legorreta, Segura, Zaldibia

Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Seguran atez ateko bilketako egutegia aldatzera doa.

+ Gehiago irakurri


ETXEAN KONPOSTA EGIN NAHI AL DUZU? Etor zaitez datorren ostegunean antolatu dugun hitzaldira.

2015/10/15 | Konpostajea

Mankomunitatea, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga

Eguna: Urriak 22 osteguna

Ordua: Arratsaldeko 18:30tan (1,5 orduko iraupena izango du gutxi gora behera)

Tokia: Sasietako Bulegoak (Beasain, Salbatore auzoa)

Hitzaldira etortzeko asmoa baduzue, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 943 16 15 55 telefonora deituz.

+ Gehiago irakurri


Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua