Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

URTARRILAREN 30EKO GREBA OROKORRA

2020/01/27

Mankomunitatea

Sasieta mankomunitateko zein “Goierri Garbia” bilketa-enpresako langileok bat egin dugu grebarekin. Ondorioz, asteazken gauean eta ostegunean egun osoan eskaintzen diren zerbitzuetan izango du eragina: zerbitzu orokorrak, garbiguneak, herrietako, ostalaritzako eta industrialdeetako bilketak.

Zehatzago jakiteko sartu albistean.

Sasieta mankomunitateko zein “Goierri Garbia” bilketa-enpresako langileok bat egin dugu grebarekin. Ondorioz, asteazken gauean eta ostegun egun osoan eskaintzen diren zerbitzuetan izango du eragina. Zehatzago:

  • Garbiguneak itxita.
  • Arreta bulegoa ixita.

 

Bilketak:

  • Atez ate, Itsasondon, Seguran eta Zaldibian: Asteazkenean atera beharreko ontziak, eta Zaldibiko kasuan errefusa ere, ez dira bilduko, beraz ez atera. Bilketa horiek galdu egingo dira.

 

Traste-bilketa

  • Zumarragan ez da traste-bilketarik egingo. Beraz, bezperan, asteazkenean ez atera.

 

Ostalaritza:

  • Orokorrean,  asteazken gauean egiten den kartoi-bilketa ez da egingo. Ostegun gauean aldiz bai.  
  • Ostegun gaueko organiko bilketa normaltasunez egingo da (Beasain, Lazkao, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Arama, Ezkio, Gabiria).
  • Ordizian: ontzien bilketa ez da egingo.
  • Zegaman, Olaberrian, eta Idiazabalen ostalaritzako errefusa ez da bilduko. Kasu honetan ostiral goizera atzeratuko da.
  • Ezkio, ontziak: ez da bilketarik izango.

 

Industrialdeak

Asteazken gauean zein ostegun goizean egiten diren bilketak ez dira egingo.  

 

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua