Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

URRETXUN AMAITU BERRI DA EDUKIONTZI GRISAREN INPLANTAZIOA

2016/11/29 | Birziklapena

Mankomunitatea, Urretxu

Edukiontzi gris berria zabor-edukontzi berdearen ordez jarri da eta astean bi egunetan irekitzen da: astelehenetan eta ostiraletan.

Urretxun azaroaren 27an eta 28an “zaborrentzako” edukiontzi berdea kendu eta bere ordez, “errefusarentzat”, hau da, birziklatu ezin daitekeen hondakinentzat edukiontzi grisa jarri da.

Jarri berri den edukiontzi grisa txartel bidez astean bitan irekitzan da: astelehenetan eta ostiraletan (00.00etatik 24.00etara). Gaineratiko bost egunetan itxita egoten da. Horretaz gain, osagarri modura, zenbait puntutan pixoihalentzako edukiontzi bereziak jarri dira, hala eskatzen duten familiei soilik zuzenduak; txartel bidez egunero ireki daitezke.

Organikoarentzako edukiontzi marroia momentuz giltzarekin egunero ireki ahal izango da. Aurrerago edukiontzi marroia txartel bidez irekiko da.  Birziklatzeko gaineratiko edukiontziak ere (beira, papera eta ontziak) egunero erabili daitezke.

Merkataritzan zerbitzuak asko sendotu dira, errefusarentzako eta organikoarentzako edukiontzi gris eta marroi indibidual txikien bilketa pertsonalizatua eginez eta kartoi komertzialaren bilketa berezia eginez.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua