Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

“TAMAINA HANDIKO TRASTE ZAHARRAK: ZEINTZUK, NOIZ ETA NOLA ATERA”. Sasieta mankomunitatearen kanpaina berria.

2019/01/11

Mankomunitatea

“TAMAINA HANDIKO TRASTE ZAHARRAK: ZEINTZUK, NOIZ ETA NOLA ATERA” lelopean Sasieta mankomunitateak kanpaina berri bat abian jarri du, modu txarrean, ordutegiz edo egutegiz kanpo ateratako tamaina handiko traste zakarrek ematen duten irudi kaskarra konpondu nahian. 31.000 diptiko banatzeri ekin zaio.

Banatuko den diptikoan traste zaharrak ateratzeko ordutegia eta egutegia errespetatu behar dela  azpimarratzen da, baina hori bakarrik ez: edukiontzien kontra ez jartzea, pasabidea ez oztopatzea eta edukiontzien erabilpena ez galeraztea eskatzen da.

Hilean behin edo bitan jasotzen diren herritan egutegi pertsonalizatua txertatu da, 2018 urtean zehar zein egunetan atera daitezkeen zehazten duena.

Diptikoak gogorarazten digu ezin dela edozein gauza atera. Badira jasotzen ez diren zenbait hondakin eta nahinahaiez garbigunera eraman beharrekoak, hala nola, eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak, gurpilak, egurrezko paletak, hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…) eta iñausketa-hondarrak (adarrak…).

Informazio gehiago

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua