Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

SASIETA ZABORTEGIA BEHIN BETIKO ITXIKO DA

2015/11/25

Mankomunitatea

Sasieta mankomunitateko Batzar Errektoreak, 2015eko azaroaren 23an egindakon bilkuran, Sasieta zabortegia behin betiko isteko erabakia hartu du.

Sasieta mankomunitateko Batzar Errektoreak, 2015eko azaroaren 23an egindakon bilkuran, Sasieta zabortegia behin betiko isteko erabakia hartu du, Goierri eta Urola Garaiko udalerriei eta Gipuzkoako zati handi bati bere zerbitzua 24 urtez eman ondoren.

Zabortegiaren jarduera joan den urtarrilaren 31tik aldi baterako geratuta zegoen. Geldialdiaren iraupena ezin zen bi urte baino gehiago luzatu.

Zabortegiak Ingurumen-Baimen Bateratua eduki arren eta nahiz eta inongo kalterik ez eragin, zabortegia berriro irekitzeko zabortegiko azken plataforma gainean hondakinentzako zelda inpermeabilizatu berri bat eraikitzeak duen konplexotasun teknikoa egiaztatu ahal izan da eta baita zelda horrek bete beharko lituzkeen Eusko Jaurlaritzak ezarritako esijentzia zorrotzak ere, batik bat denboraldi luze batean egin beharreko egonkortasun kontrola. Hori dela eta, zelda egiteko obrak hainbat urteetan atzeratu beharko lirateke, aldi baterako geldialdia amaitzen den datatik harago.

Edonola ere, zabortegia betetzehar zegoen eta hartu den erabakiria une honetan logikoena eta zuhurrena litzateke. 

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua