Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

SASIETA MANKOMUNITATEKO INFORMAZIO-OHARRA COVID-19

2020/03/17

Mankomunitatea

Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Sasieta mankomunitateak koronabirusaren hedapena saihesteko, besteak beste, ondorengo neurriak hartu ditu.

HONDAKINEN BILKETA ZERBITZUAK:

Hondakinen bilketa zerbitzu guztiak normaltasunez emango dira, atez ateko zerbitzua barne. Bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuaDeia luzatzen zaie herritarrei, hondakin hauek etxean gorde eta kalera atera ez ditzaten.

Dena dela ALDAKETA bat egingo da: errefusarentzako, organikoarentzako, eta pixoihalentzako edukiontziak eta landa eremuetako birziklaguneetako ateak desblokeatu eta txartelik gabe egunero noiznahi ireki ahal izango dira alerta sanitarioa amaitu bitartean.

GARBIGUNEAK (Beasain, Urretxu, Ordizia):

Mankomunitateko hiru garbiguneak zabalik mantenduko dira baina gremio profesionalak eta udaletxeetako zerbitzuak atendituko dituzte soilik. Beraz, herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ildo horretan, etxeko animalien (maskoten) gorpuak Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan normaltasunez jasoko dira.

Gabiguneetan tasak ordaintzeko modua aldatuko da: tasak ezingo dira eskudirutan edo banku-txartelarekin oirdaindu. Tasak banku helbideratze bidez (ohiko erabiltzaileak) edo banku-transferentzia bidez (erabiltzaile puntualak) ordainduko dira soilik.

BULEGO OROKORRAK (Iturralde-txikiko industrialdea, 3-2. solairua. Beasain):

Bertan behera geratzen dira jendaurreko jarduerak (konpostari buruzko ikastaroak, hitzaldiak, bisitak…) eta administrazioak martxan jarraituko badu ere, jendaurreko harrera zerbitzua egokitu egingo da.

Kontsulta eta eskaera guztiak telefonoz (943 16 15 55) eta posta elektronikoz (info@sasieta.eus) atendituko dira soilik.

Datozen egunetan neurri gehiago hartu beharko balira herritarrei berriro jakinaraziko zaie.

Amaitzeko, Osasun Sailak emandako gomendioak jarraitu eta arduraz jarraitzeko eskaera egiten zaie herritarrei.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua