Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

SASIETA ETA ZEGAMA-AIZKORRI LASTERKETA ELKARLANEAN

2022/06/07

Mankomunitatea, Zegama

Zegama-Aizkorri lasterketaren aurtengo edizioa erabat arrakastatsua izan da, bai kirol arloan, bai ingurumenaren arloan. Beste behin ere, Sasieta Mankomunitateak eta lasterketaren antolakuntzak lankidetza estua izan dute ingurunea zaintzen eta, zehazkiago, hondakinen kudeaketan.

Ohiko gaikako bilketaz gain, edizio honetan esperientzia pilotu berritzaile bat abaitu da, hau da, korrikalariei eskaintzen zitzaizkien ur-botilak berreskuratu dira hornidura-puntuetan, inguruko enpresa batean birziklatzeko. Enpresa horrek, aldi berean, boligrafoak egingo ditu Zegamako ikasleentzat. Informazio gehiago TrailRun kanalean antolakuntzako Ramon Malkorrari egin zitzaion elkarhizketa honetan:

https://youtu.be/qGAfyKHtLE4

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua