Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

ORDIZIAN EDUKIONTZIAK JARTZEN HASIKO DIRA

2016/09/26 | Birziklapena, Atez ate

Mankomunitatea, Ordizia

Irailaren azken astean etxebizitzei zuzendutako edukiontziak jarriko dira.

Sistema berria

Ontzi txikiak etxe barruan hondakinak bereizteko erabili daitezke. Behar ez badira, garbitu eta udaletxean entregatu daitezke.

BIRZIKLATU EZIN DENA, “ERREFUSA” alegia, EDUKIONTZI GRISEAN botako da. Edukiontzi grisa itxita egongo da eta poltsa konpostagarriak lortzeko TXARTEL berberarekin ireki ahal izango da. EDUKIONTZI GRISA astean bi egunetan ireki ahal izango da: ASTELEHENETAN eta OSTIRALETAN. Gaineratiko egunetan ezingo da ireki.

Organikoarentzako edukiontzi marroia ere itxita egongo da eta TXARTEL berberarekin egunero ireki ahal izango da.

PIXOIHALENTZAKO edukiontzi berria erabiltzeko beharra dutenek udaletxera jo behar dute bere egungo txartela eguneratzera.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua