Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Ordizia. Aparteko neurriak hiri-hondakinen bilketan

2020/07/10

Ordizia

COVID-19 dela eta etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusa bezala tratatuko dira. Debekatuta dago birziklatzeko edukiontzietan sartzea edo inguruan botatzea. Horrelako kasuetan, etxeko zaborrak PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZIETAN sartuko dira poltsa itxi batean, irekita egongo den tapa handia erabiliz. Ordizian 18 edukiontzi daude pixoihalentzat.

GAINERAKO ETXEBIZITZETAN, hondakinen bereizketa beti egin ohi den moduan egingo da. Gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak EZ dira edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.

Ordiziko udalaren bandoa

Etxeko hondakinen kudeaketa

Pixoihalkentzako edukiontzien kokapenak:

Altamira auzoa

  1. Zumalakarregi (Txola taberna parean)
  2. Okorrobidea

Majori

  1. Euskal pilota

Buztuntza

  1. Nafarroa etorbidea 2
  2. Idoiaga plaza
  3. San Inazio kalea

San Joan auzoa

  1. Filipinak 42 (itsasondoko mugan)
  2. Filipinak 30
  3. Otatza kalea 3
  4. Floreaga kalea 1

Eskarabila

  1. Urdaneta kalea 68
  2. Joseba rezola pasealekua (oinezkoen pasarela ondoan)

Erdigunea

 

  1. Joseba Rezola pasealekua (tren geltoki ondoan)
  2. Jose Arana kalea
  3. Gudarien etorbidea 1
  4. Garagartza plaza
  5. Bizkaia pasealekua (Filipinak 22 parean)
  6. Bizkaia pasealekua (Santa Amalia kalearekin bidegurutzean)
 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua