Sasieta manmomunitatea

Albisteak rss

MAIATZEAN GAIKAKO BILKETA %76,3KOA IZAN ZEN

2017/06/21 | Birziklapena

Mankomunitatea

Azkenaldi honetan gaikao bilketan egin diren aldaketen amaiera da.

2017ko maiatzean gaikako bilketaren indizea %76,3ra iritsi da.

Indize honek jauzi berri bat egin du 2016ko urrian Beasainen, Urretxun eta Zumarragan pixkanaka betiko “zabor” edukiontzi irekiak erretiratzearekin batera.

Sistema berriaren ezarketa otsailean amaitu zen Zumarragan. Sistema berria “errefusarentzako” edukiontzi gris itxian oinarritzen da. Edukiontzi hau txartel bidez astean bitan irekitzen da soilik. Horretaz gain komertzioei zerbitzu pertsonalizatuak abian jarri dira.

Indize altu urteetako lanaren ondorioa da eta horretarako bilketa sistema ezberdinak erabiltzen dira: txartel bidez irekitzen diren edukiontzi grisak, atez ate, sistema mistoak (edukiontziak + atez ate) eta herri txikietako eta eremu sakabanuetako birziklagune itxiak.

 

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua