Sasieta manmomunitatea

Albisteak rss

LEGORRETAN EDUKIONTZIAK JARTZEN HASI DIRA

2017/09/27 | Birziklapena, Atez ate

Mankomunitatea, Legorreta

Irailaren 26an hasi da Legorretako hiriguneko etxebizitzei zuzendutako edukiontzi kolektiboen ezarketa

Gaikako bilketa berriak egungo atez ateko bilketa ordezkatuko du. Udal korporazioa osatzen duten talde biek lortutako akordioaren ondorioa da. Udal taldeen akordioa herritarrek 2017-03-12an herri-galdeketa bidez berretsi zuten.

Hondakinak bereizita sartuko dira edukiontzi barruan:

-        Beira: iglu berdean

-        Papera eta kartoia: edukiontzi urdinean

-        Ontziak: edukiontzi horian

-        Organikoa: edukiontzi marroian

-        Errefusa (ezin birzikla daitekeena): edukiontzi grisean

Edukiontzi grisa itxita egongo da eta poltsa konpostagarriak lortzeko txartel berberarekin ireki ahal izango da. Edukiontzi grisa astean behin irekiko da: ASTELEHENETAN (00:00 – 24:00). Gainerako egunetan ezingo da ireki.

Pixoihalentzako edukiontzi berezia jarriko da herriko zenbait gunetan. Edukiontzi hau erabiltzeko beharra dutenek udaletxera jo behar dute bere egungo txartela eguneratzera. Txartela ez dutenek udaletxean eska dezakete.

Traste zaharren bilketa egunak ez dira aldatuko. Hileko 2. eta 4. astelehen gauean atera behar dira eta edukiontziak dauden puntuetan utzi.

Atez ateko ontzi txikiak etxean hondakinak bereizteko erabili daitezke hala nahi izanez gero. Bestela, garbitu eta udaletxean entrega daitezke.

Bilketa-sistema berria

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua