Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

LEGAZPIN EDUKIONTZI MARROIA ETA GRISA TXARTEL BERAREKIN IREKIKO DIRA

2020/03/02

Mankomunitatea, Legazpi

Martxoaren lehenengo astean, sarraila elektronikoak jartzen hasiko gara materia organikoa jasotzeko edukiontzi marroietan.

 

Sarraila elektronikoa jarrita, txartel berarekin ireki ahal izango dira edukiontzi marroia eta grisa.

 

Gogoan izan, bestalde, txartel hori erabiltzen dugula Gizarte-zentroan zabor-poltsa konpostagarriak hartzeko.

 

Beraz, edukiontzi marroia irekitzeko orain erabiltzen dugun giltza ez da beharrezkoa izango eta giltza hori itzultzea eskatu nahi diegu herritar guztiei. Bi modutara itzuli ahal izango da giltza:

  • Udaletxeko Herritarrentzako arreta bulegora eraman daiteke edo
  • Gizarte-zentroan zabor-poltsa konpostagarriak hartzeko makinaren ondoan jarriko den ontzian utzi daiteke.
 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua