Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

"HONDAKINAK KITTO" KANPAINA BERRIZ ABIATU DA

2019/09/17 | Konpostajea, Murriztea, Birziklapena, Berrerabilpena

Mankomunitatea

Azkeneeko urteetan bezala "Hondakinak Kitto!" eskoletako kanpaina abian da. Iraila eta urrian zehar  ikastetxeen eta Ajenda 21 foroetan aurkeztuko da eta ondoren urtea amaitu bitartean saioak abiatuko dira.

Aurten 8. edizioa izango da Lehen Hezkuntzan eta 7. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. 

Kanpaina honetan hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta gaikako bilketa landuko dira. Ikasle helduxeagoekin kontsumo arduratsua ere landuko da. 

Zenbakietan:

Lehen Hezkuntzan 22 ikastetxetan egingo da kanpaina, 36 saio izango dira eta 878 ikasleek parte hartzea espero da. 

Bigarren Hezkuntzan 11 ikastetxe izango dira, 31 saio eta 682 ikasle. 

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua