Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Hondakinak biltzeko sistema misto berria Zegaman

2014/11/05

Zegama

Badator astean behin txartelarekin irekitzen den edukiontzi grisa

Datorren abenduaren 10ean Zegamak hondakinak biltzeko sistema berria estreinatuko du. Emango den aldaketa Zegamako udalak aho batez hartutako akordioan oinarritzen da. Bere helburua gaikako bilketa ahalik eta altuena lortzea da eta zabortegian botatakoa gutxitzea, Europatik datozen arauak betetze aldera.

Sistema berrian egungo birziklatzeko lau edukiontziak mantentzen dira (beira, papera, ontziak eta organikoa). Betiko zabor-edukiontzi irekia ordea, kendu egingo da. Hau da zalantzarik gabe, aldaketa nagusia.

Bere ordez, edukiontzi txikiago bat jarriko da, grisa, errefusa soilik jasoko duena (birziklatu ez daitekeena alegia). Edukiontzi gris berri hau beti itxita egongo da eta astean behin txartelarekin irekiko ahal izango da soilik (asteazkenetan, 00.00-24.00 bitartean). Azpimarratu mankomunitateko Ordenantzan bereziki ezartzen dela edukiontzi grisean ezin daitekeela material birziklagarririk bota ezta zaborrak lurrean utzi ere.

 

Sistema osatzeko, herriko 2-3 puntutan, pixoihalentzako edukiontzi bereziak jarriko dira, behar hori eduki eta eskaria egiten dutenetzat. Edukiontzi hauek ere txartelarekin irekiko dira. Errefusarentzako edukiontzi grisa erabili ahal izateko ezinbestekoa da herritarrak udaletxera joatea txartela eskatzera, azaroaren 17tik 21erako aste barruan (etxebizitza bakoitzeko txartel bat emango da):

 

  • Azaroaren 17tik 21era: 9.00-14:00
  • Azaroak 18 eta 20: 16.00-19.00

Txartela eskatzeaz gain, atendituko dituzten ingurumen hezitzaileek, pixoihalentzako edukiontzi berezia erabiltzeko eskaerak ere jasoko dituzte, organikoa oraindik bereizten ez dutenei sorta bat emango die debalde (sukalderako ontzitxoa, giltza eta poltsa konpostagarriak) eta zalantza guztiak argituko dituzte.

Dendak eta elkarteak aurki banan bana bisitatuko dira, zeren hauek ezingo dituzte kaleko edukiontzi grisak erabili. Errefusa astean behin establezimendu aurretik jaso zaie. Horretarako denda eta elkarte bakoitzak erabilera esklusiboko ontzi edo edukiontzi gris txikia izango du.

Material osagarria

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua