Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

HONDAKINAK BILTZEKO SISTEMA BERRIA IDIAZABALEN

2015/10/30 | Birziklapena

Idiazabal

BADATOR ASTEAN BEHIN TXARTELAREKIN IREKITZEN DEN EDUKIONTZI GRISA.

Datorren abenduan Idiazabalek hondakinak biltzeko sistema berria estreinatuko du.

Sistema berrian egungo birziklatzeko lau edukiontziak mantenduko dira (beira, papera, ontziak eta organikoa). Betiko zabor-edukiontzi irekia ordea, kendu egingo da. Hau da zalantzarik gabe, aldaketa nagusia.

Edukiontzi berdearen ordez, edukiontzi grisa jarriko da, errefusa soilik jasoko duena (birziklatu ez daitezkeen hondakinak alegia). Edukiontzi gris berri hau beti itxita egongo da eta astean behin txartelarekin ireki ahal izango da soilik (asteazkenetan, 00.00-24.00 bitartean). Azpimarratu mankomunitateko Ordenantzan bereziki ezartzen dela edukiontzi grisean ezin daitekeela material birziklagarririk bota ezta zaborrik lurrean utzi ere.

Sistema osatzeko, herriko 3 puntutan, pixoihalentzako edukiontzi bereziak jarriko dira, behar hori daukatenentzat. Edukiontzi hauek txartel berberarekin irekiko dira.

Errefusarentzako edukiontzi grisa erabili ahal izateko ezinbestekoa da herritarrak udaletxera joatea TXARTEL BERRIA eskatzera, azaroaren 9tik 13rako aste barruan (etxebizitza bakoitzeko txartel bakarra emango da):

·  Azaroak 9, 10, 11, 12 eta 13 (astelehenetik ostiralera): 9.00-14.00

·  Azaroak 10 (asteartea) eta 12 (jueves) : 16.00-19.00

Txartela eskatzeaz gain, atendituko dituzten ingurumen hezitzaileek, pixoihalentzako edukiontzi berezia erabiltzeko eskaerak jasoko dituzte, organikoa oraindik bereizten ez dutenei sorta bat emango die debalde (sukalderako ontzitxoa, giltza eta poltsa konpostagarriak) eta zalantza guztiak argituko dituzte.

Dendak eta elkarteak aurki banan bana bisitatuko dira, zeren hauek ezingo dituzte kaleko edukiontzi grisak erabili. Errefusa astean behin establezimendu aurretik jaso zaie. Horretarako denda eta elkarte bakoitzak bere erabilerarako ontzi edo edukiontzi gris txikia izango du.

Material osagarria

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua