Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

GOIMENek artilea bilduko du

2018/08/30

Mankomunitatea

Artilea Beasaingo Salbatore auzoan bilduko da irailaren 15era arte

Artilea, latxa arrazako gure artaldeei lotutako produktua izan da betidanik eta era batera edo bestera erabili eta saldu izan ohi da beti. Gaur egun ordea, oso zaila da artilea erosiko duenik topatzea. Sektorea dena dela artilearekin I+G desberdinak burutzen ari da.

Goierrin sortutako artileari irtenbidea emateko GOIMENek, Goierriko landa garapeneko elkarteak alegia, artilea biltzeko aldi baterako puntua egokitu du.

Bilgunea Beasaingo Salbatore auzoan, Iturralde-txikiko industrialdeko zelai batean kokatu da.

Bilgunean artilea soilik utzi daiteke, ontziratu edo lotu gabe, hau da, zakutan sartu edo sokakin lotu gabe. Bestela, ezingo da prozesatu.

Bildutako artilea konpostatu egingo da.

Artilea irailaren 15era arte utzi daiteke soilik. Ondoren bilgunea kendu eta ez da bilketa gehiagorik izango.

GOIMENek dagoeneko eskutitza bidali die 50 burutik gorako artaldeetako jabedun guztie bilketa honen berri emanez. Buru gutxiago dituztek ere artilea ekartzeko aukera izango dute.

Nola iritsi 1

Nola iritsi 2

Nola iritsi 3

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua