Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Etxe-animalien bilketa zerbitzu berria

2014/10/14

Mankomunitatea

Etxe-animalien gorpuzkinen kudeaketarekin lotutako arautegian izandako aldaketek, Baimendutako Kudeatzaileei entregatu eta ondoren erraustea derrigortzen dute.

Hori dela eta, hemendik aurrera Sasieta Mankomunitateak azken urteotan animaliak bildu eta zabortegian botatzeko zerbitzua emateari utziko dio.
Horren ordez, Sasieta Mankomunitateak etxe-animalien (maskotak) gorpuzkinak garbigunean utzi, aldi baterako gorde eta ondoren baimendutako kudeatzaile baten bidez bildu eta kudeatzeko zerbitzua ezarri du.
Zerbitzua Ordizia eta Urretxuko garbigunean emango da.
Etxe-animaliaren jabeak dagokion garbigunera eraman eta entregatuko du ezarritako arau higieniko-sanitarioak betez eta animaliaren identifikazio ofizial eta osasun txartela ekarriz.
Animaliak izozkailuan gordetzen dira behar bezala bilduta eta identifikatuta.
Zerbitzu osoaren kostua: 35 €/animalia bakoitzeko
Gogoratu debekatuta dagoela animaliak kontrolik gabe botatzea edo edozein edukiontzitan sartzea.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua