Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Erabili ezazu garbigunea. Oso gertu daukazu. Sasieta mankomunitatearen kanpaina berria.

2017/12/14 | Birziklapena

Mankomunitatea

Sasieta mankomunitateak kanpaina berri bat abian jarri du Garbiguneen erabilera bultzatzeko eta kaleak garbiago izateko.

“Erabili ezazu garbigunea. Oso gertu daukazu” lemapean Sasieta mankomunitateak garbiguneen erabilera bultzatzeko kanpaina abian jarri du. Ia 5.000 kartel jarri ditu.

Egia da garbiguneetara geroz eta herritar gehiago joaten direla. Erabiltzaile kopuruak gorak egiten du urtez urte. Hiru garbigune ditu guztira mankomunitateak: Urretxun, Beasainen eta Orduzian.

Instalazio hauek herritarrek erabili ohi dituzten bilketa-zerbitzuen osagarri aproposa dira.

Kanpainaren helburua zera da: tamaina handiko traste zaharrak (koltxoiak, altzariak, etxetresna elektriokoak e.a.) zabor puntuetan bilketako egutegiz kanpo ez uztea eta horrelakoetan garbigunera eramatea. Baita ere, bilketa berezirik ez duten zenbait hondakin ere garbigunera eramatea, hala nola, obratako eskonbroak, gurpilak, egurrezko kaxa eta paletak, etxeko hondakin arriskutsuak (pintura edo berniz poteak, kotxeko olioa, bateriak…).

Ordutegia zabala da:

Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:00 / 15:30-18:30

Larunbatetan: 9:00-13:00

Kartela

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua