Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Edukiontzi horietan informazioa emateko eranskailuak

2019/03/29 | Birziklapena

Mankomunitatea

Sasieta mankomunitateko eremu osoan edukontzi horietan eranskailuak jartzen hasi dira.

Hondakinak bereiztea bezain garrantzitsua da ongi bereiztea, ondorengo birziklatze-prozesua errazteko. Ontzi arinek oraindik ere zalantza ugari sortzen dituzte herritarren artean eta sarritan azaltzen dira oker botako zenbait objetu, gehienetan plastikozkoak.

Zalantza hauek argitzeko, 2018an mankomunitateak etxebizitza guztietan gida zabal bat banatu zuen, bereziki ontzi arinei zuzendua. Informazio eta kontzientziazio lan horri jarraipena emateko, edukiontzi hori guztietan eranskailu berezi bat jartzeari ekin zaio oraingoan. Bertan, grafikoki adierazten dira zeintzuk diren bota daitezkeen ontziak eta baita bota behar ez diren materialak ere. Bota behar ez diren material batzuk mankomunitateko dituen garbigunera (Beasain, Ordizia edo Urretxura) eraman daitezke eta beste batzuk aldiz edukiontzi edo kubo grisean bota daitezke zuzenean errefusa moduan.

Aldi berean herri txikietan eta landa eremuko birziklaguneetan kokatutako lau gurpileko edukiontzi horiei aho txikiagoa jarri zaie tamaina handiko zenbait hondakin ekiditeko.

Edukiontzia 3200 litrokoa

Edukiontzi 1100 litrokoa

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua