Sasieta manmomunitatea

Albisteak rss

EDUKIONTZI GRIS BERRIA ORMAIZTEGIN

2017/10/06 | Birziklapena, Atez ate

Ormaiztegi

Urriaren 5ean jarri dira Ormaiztegin errefusarentzako, hau da, ezin birzikla daitekeenarentzako, edukiontzi gris berriak. Edukiontziak itxita daude eta txartelarekin irekiko dira.

Edukiontzi gris berriak atez ateko bilketa sistema ordezkatuko dute.

Gaikako bilketan egin den aldaketa 2017ko maiatzaren 22an udal plenoak hartutako akordioaren ondorioa da.

Laburtuz, hondakinak bereizita sartuko dira edukiontzi barruan:

-        Beira: iglu berdean

-        Papera eta kartoia: edukiontzi urdinean

-        Ontziak: edukiontzi horian

-        Organikoa: edukiontzi marroian

-        Pixoihalak: edukiontzi gris berezian (txartelarekin  irekitzen da)

-        Errefusa (ezin birzikla daitekeena): edukiontzi grisean (txartelarekin  irekitzen da)

Errefusarentzako edukiontzi grisa itxita egongo da eta poltsa konpostagarriak lortzeko txartel berberarekin ireki ahal izango da. Edukiontzi grisa astean behin irekiko da: ASTELEHENETAN (00:00 – 24:00). Gainerako egunetan ezingo da ireki.

Traste zaharren bilketa egunak ez dira aldatuko. Hileko 1. eta 3. OSTEGUN gauean atera behar dira eta edukiontziak dauden puntuetan utzi.

Sisteman aldaketak

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua