Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

GARBIGUNEEN UDAKO ORDUTEGIA

2021/08/02

Mankomunitatea

Udan ondorengo hau izango da garbiguneen ordutegia:

ORDIZIA

Ez dago aldaketarik, zabalik ohiko ordutegian. Astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 / 15:30-18:00, larunbatetan 9:00-13:00.

BEASAIN

Abuztuan itxita.

URRETXU

Astelehenetik larunbatera, biak barne, 9:00-13:00. Arratsaldeak itxita. 

+ Gehiago irakurri


“Kalitatezko konposta zuri esker” kanpaina berria

2021/05/01 | Konpostajea

Mankomunitatea

Sasieta mankomunitateak “Kalitatezko konposta zuri esker” lelopean kontzientziazio kanpaina errepikatuko du aurten. Duela bi urte egin zen kanpaina honek sekulako arrakasta izan zuen orduan. Aurten ere ildo beretik joatea espero da, herritarrek atseginez hartzen duten kanpaina baita. 

Apirilaren 26an hasita karpa txiki bat jarriko du mankomunitateko 14 udalerritan. Bertan Gipuzkoan gaika bildutako materia organikoarekin egindako konposta doan banatu eta informazioa emango zaie herritarrei.

+ Gehiago irakurri


SASIETA MANKOMUNITATEAREN EDUKIONTZIAK GARBITZEKO KAMIOIAREN AURKEZPENA.

2021/02/25

Mankomunitatea

Otsailaren 24ean, Sasieta mankomunitateak erositako edukiontziak garbitzeko kamioi berria aurkeztu da. Bere helburua kalean dauden edukiontziak barrutik eta kanpotik modu eraginkorragoan garbitzea da, ahalik eta gutxien kutsatuz.

Kamioi berriak egungo kamioi zaharra ordezkatuko du, 19 urtez lan egin ondoren.

Kamioia RESA GUIPUZCOANA S.A.ri erosi zaio, lehiaketa publiko baten ondoren, eta kostua 302.487,90 eurokoa izan da.

Kamioi berriak bi zati ditu:

  • 340 CV-ko Iveco Stralis S-WAY txasisa.
  • Edukiontziak garbitzeko Ros Roca LCCL-5200 ekipoa.

TXASISA:

Kamioi berria GNCz (gas natural konprimitua) propultsatuta dago. Gure flotan gasarekin funtzionatzen duen lehena da.

Gas natural konprimitua, funtsean, metanoz osatuta dago (ia% 90). Bere abantaila nagusietako bat gasolina edo diesela baino erregai askoz garbiagoa izatea da. Zilindroetan errekuntza egiterakoan, leherketen emaitza ia CO2 (karbono dioxidoa) eta H2O (ura) da. Nitrogeno oxidoen eta kedar-partikulen kopurua ia nulua da. Erregai gisa GNC erabiltzen duten ibilgailu moderno guztiek bezalaxe DGTren Eco etiketa darama.

EDUKIONTZIEN GARBIKETA:

  • Edukiontzien garbiketa modu sekuentzialean egiten da (lehendabizi barrutik eta gero kanpotik garbitzen dira). Ponpa batek ura bultzatzen du, gehienez 84 litro minutuko emariarekin eta gehienez 180 bar-eko presioarekin.
  • Edukiontziaren barne-garbiketa robot baten bidez egiten da. Robot horrek, aldi berean, errotazio- eta oszilazio-mugimendu bat egiten du igotzeko eta jaisteko ibilbidean. Robotaren goiko aldean bi buru jarri dira, modu espezifikoan diseinatutako 5 pitarekin, garbiketa ezin hobea lortzeko.
  • Kanpoko garbiketa barra finkoekin egiten da.
  • Garbiketa-denborak programagarriak dira, edukiontzien garbiketa optimizatzeko eta hobetzeko.
  • Ekipoak aire zabalean erabiltzen diren makinen soinu-emisioei buruzko 2000/14/EE Europako Zuzentaraua betetzen du. Gehieneko potentzia akustikoaren (106 dB) markaketa dauka, dagokion CE ziurtagiriarekin ziurtatua.

+ Gehiago irakurri


Pilak biltzeko edukiontzien zahar-berritzea

2021/02/18

Mankomunitatea

Urtero, 8 tona pila biltzen dira Sasieta mankomunitatearen eremuan, eta ECOPILAS izeneko erakundeari entreg

Sasieta mankomunitateak pilentzako 23 edukiontzi zaharberritu ditu Beasainen (6), Ordizian (2), Lazkaon (4), Zumarragan (3), Legazpin (4) eta Urretxun (4).

Martxoan, piletarako edukiontzi berriak iritsitakoan, edukiontzi kopurua handitu egingo da, eta 16 edukiontzi gehiago instalatuko dira Beasainen (+2), Ordizian (+5), Lazkaon (+1), Zumarragan (+5), Legazpin (+2) eta Urretxun (+1).

Martxoan baita ere, Mankomunitatea osatzen duten gainerako udalerrietan kokatutako beste 22 pila-edukiontziak ere berrituko dira eta 6 edukiontzi gehiago instalatuko dira.

Lana amaitutakoan, piletarako 65 edukiontzi izango dira guztira eskualdean.

PILA-EDUKIONTZIAK
CONTENEDORES PARA PILAS
  Biztanleak 2020 Egungoak Berriak Guztira
  Habitantes 2020 Actuales Nuevos Total
Altzaga 178 1   1
Arama 202 1   1
Ataun 1.696 2   2
Beasain 13.938 6 2 8
Ezkio 445 1   1
Gabiria 495 1   1
Gaintza 121 1   1
Idiazabal 2.293 1 1 2
Itsaso 156 1   1
Itsasondo 668 1   1
Lazkao 5.830 4 1 5
Legazpi 8.321 4 2 6
Legorreta 1.421 1 1 2
Mutiloa 255 1   1
Olaberria (1) 957 3   3
Ordizia (2) 10.503 2 5 7
Ormaiztegi 1.258 1 1 2
Segura 1.494 1 1 2
Urretxu 6.782 4 1 5
Zaldibia 1.637 1 1 2
Zegama 1.524 1 1 2
Zerain 270 1   1
Zumarraga 9.781 3 5 8
Guztira / Total 70.225 43 22 65
(1) CARREFOUReko edukiontzia barne - Incluido contenedor de CARREFOUR
(2) EROSKIko edukiontzia barne - Incluido contenedor de EROSKI  

 

+ Gehiago irakurri


ORDIZIAKO GARBIGUNEAK ORDUTEGI BERRIA DU

2020/12/30

Urtarrilaren 1etik aurrera, Ordiziako garbiguneko ordutegia honakoa izango da:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00 eta 15:30-18:00
  • Larunbatetan: 9:00-13:00

Igande eta jaiegunetan itxia.

 

+ Gehiago irakurri


TRASTE BILKETAN ALDAKETAK

2020/12/23

Mankomunitatea

Eguberri jaiak direla eta, Urretxun eta Legazpin traste handien bilketa egun bat aurreratuko da, beraz 24an eta 31an goizez bilduko dira, biak ere ostegunak. 

+ Gehiago irakurri


GARBIGUNEAK ETA BULEGO OROKORRAK EGUBERRIETAN ITXIERA EGUNAK

2020/12/23

Mankomunitatea

Garbiguneak eta bulegoak egun hauetan itxita egongo dira: 24-25-26 eta 31-1-2. 

+ Gehiago irakurri


ATEZ ATE: JAIEGUNAK DIRELA ETA, HONDAKIN BILKETA ZERBITZUAN IZANGO DIREN ALDAKETAK

2020/12/18

Segura, Zaldibia

ZALDIBIAN

Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunak direla eta, ORGANIKOAren BILKETA ATZERATUKO DA.

Beraz, abenduaren 24 eta 31an (OSTEGUNAK BIAK) EZ DIRA KUBO MARROIAK ATERA BEHAR.

ORGANIKOAREN KUBO MARROIAK, ABENDUAREN 26an ETA URTARRILAren 2an (LARUNBATAK BIAK) ATERA BEHAR DIRA.

Gainontzeko egunetan, bilketa normaltasunez burutuko da.

Informazio gehiago 943 16 15 55  telefonoan eskuratu dezakezue.

 

SEGURAN

Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunak direla eta, ORGANIKOA EZ DA BILDUKO.

Beraz, abenduaren 24 eta 31an (OSTEGUNAK BIAK) EZ DIRA KUBO MARROIAK ATERA BEHAR. Nahi izanez gero edukiontziak erabili.

ERREFUSAREN KUBO GRIXAK, ABENDUAREN 27an ETA URTARRILAren 3an (IGANDEAK BIAK) ATERA BEHAR DIRA.

Gainontzeko egunetan, bilketa normaltasunez burutuko da.

Informazio gehiago 943 16 15 55  telefonoan eskuratu dezakezue.

+ Gehiago irakurri


EGUBERRITAN KOMERTZIOETAKO BILKETAN ALDAKETAK

2020/12/16

Abenduaren 24ko eta 31ko bilketak ez dira egingo.

+ Gehiago irakurri


GABONETAN, INDUSTRIALDEETAKO BILKETAN ALDAKETAK

2020/12/15

24  eta 31 gaueko eta 25 eta 1 goizeko bilketa zerbitzuak ez dira egingo. Gaueko bilketak egun bat aurreratuko dira.

 

+ Gehiago irakurri


Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua