Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

BEIRA BILKETARI BURUZKO KANPAINA

2015/11/24 | Birziklapena

Mankomunitatea

AUKERAN...BERDERA!

Hondakinak prebenitzeko Europako Astearekin (azaroaren 21-29) bat eginez, Sasieta Mankomunitateak Ecovidriorekin (beirazko ontzi-hondakinen gestioaz arduratzen den entitatearekin) batera beirazko ontzi-hondkainen inguruko sentsibilizazio kanpaina  garatuko du Sasieta Mankomunitateko zenbait herrietan. Kanpainaren helburuak, herritarren parte-hartze datuak hobetzea, jasotako beira hondakin kopuruak huanditzea eta jasotzen den beira hondakinen kalitatea hobetzea da.

Kanpainaren helburuak, herritarren parte-hartze datuak hobetzea, jasotako beira hondakin kopuruak huanditzea eta jasotzen den beira hondakinen kalitatea hobetzea da.

Ahalik eta pertsona kopuru altuenera iristeko asmoz, informazio puntu hauek herri ahuetako asteroko merkatuekin bat egingo dute. Hori horrela, kanpainaren egutegia ondorengoa da:

- Azaroak 24, asteartea, Beasaingo Barrendain plazan izango da saioa 09:30-12:30 ordutegian.

-Azaroak 25, asteazkena, Ordiziako  Nikolas Lekuona  plazan, goizeko 09:30-12:30 ordutegian.

-Azaroak 27, ostirala, Legazpiko Euskal Herria enparantzan, goizeko 09:30-12:30 ordutegian.

-Azaroak 28, larunbata, Zumarragan, Zumarragako udaletxe ondoan dagoen zubian. Ordutegia: 10:30-13:30

Beirazko ontzi-hondakinen  bilketa estatu mailan sailkatutako hondakinak jasotzeko ezarri zen lehen bilketa izan zen. Beirazko ontzi-hondakinak identifikatu eta banatzeko ustezko erreztasunak eta bilketak daraman ibilbide luzea kontutan hartuta, gaikako bilketa honetako partehartze eta bilketa datuak altuak direla ezin uka. Hala ere, oraindik ere  badago zer egina! Partehartzea areagotu daiteke eta jasotako beirazko ontzi-hondakinen kalitatea eta kopuruak haunditu daitezke. Oraindik egiteko dagoen ibilbide hori da sentsibilizazio kanpaina hau egitearen arrazoia.

Kanpaina informazio-dinamizazio puntu batean oinarritzen da. Bertan ingurumen hezitzaileak egongo dira eta gerturatzen den orori, dituzten zalantzak argitzen saiatuko dira, esaterako, zer bota eta zer ez den bota behar edukiontzi berdeetan, birziklatze prozesuan herritarren partaidetzak duen garrantzia.... Mezua oso sinplea den arren, jakina da oraindik ere egunerokotasunean zalantzak  sortzen  direla.

Informazio-dinamizazio puntuan, euskarri informatzaile batzuk eta jolas batzuk planteatzen dira gerturatzen diren pertsonak parte har dezaten. Gerturatzen diren pertsona heldu guztiak bertako produktuez osatutako saski baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua