Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

BEASAINEN EDUKIONTZI GRISA AURKI JARRIKO DA

2016/09/16 | Birziklapena

Mankomunitatea, Beasain

Urrian zabor-edukiontzi berdea kendu eta haren ordez, astean bitan txartelarekin irekitzen den edukiontzi grisa jarriko da. 

Otsailarekin hasi zen etxebizitzei eta familiei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina. Kanpaina datorren urrian amaitzekoa da zabor-edukiontzi berdea kendu eta haren ordez, astean bitan txartelarekin irekitzen den edukiontzi grisa jarriz. Edukiontzi grisean “errefusa” bakarrik sartu ahal izango da, hau da, birziklatu ezin daitekeena.

Hilabete hauetan asko aurreratu da:

-        530 familia berrik eman dute izena organikoa bereizteko.

-        508 denda eta zerbitzu bisitatu dira informazioa eta gaikako bilketa errazteko baliabideak ematearren.

-        Merkatariei zuzendutako zerbitzu pertsonalizatu berriak abian jarri dira: Guztira, 246 merkatarik erabiltzen dute zerbizua.

-        Agente zibiko batek egunero kaleko edukiontzien jarraipena egiten du, informazioa eman eta ohitura onak sustatuaz.

-        Udan gaikako bilketako edukiontziak pintatu eta konpondu dira.

Guzti honen ondorioz, gaikako bilketa %50ra iritsi da. Gainera, zabor puntuen itxura asko hobetu da: puntuak txukun daude eta lurrean ez da apenas poltsarik ikusten.

Beasaingo udalak eta mankomunitateak bere ESKER ONA azaldu nahi die helburu hauek lortzen lagundu duten beasaindar guztiei.

Kanpaina azken txanpan sartzera doa. Organikoa bereizten ez duten familiek udaletxeko herritarren arretarako bulegora jo behar dute (8.00etatik 14.00etara, astelehenetik ostiralera). Udaletxean doan emango zaie: ontzi txiki bat, poltsa konpostagarriak eta egungo edukiontzi marroia eta urrian jarriko den edukiontzi grisa ireki ahal izateko TXARTELA. Txartelik gabe ezingo dute sistema berria erabili.

Horretaz gain, pixoihalentzako edukiontzi berria egunero erabiltzeko beharra dutenek ere udaletxera jo behar dute bere egungo txartela eguneratzera.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua