Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Astean behin irekitzen den errefusarentzako edukiontzia Gabirian

2019/11/15

Mankomunitatea, Gabiria

Azken urteetan hondakinen gaikako bilketako indizeak hobera egin du Gabirian. Hala ere oraindik ere birziklatu eta konpostatu daitekeen material ugari botatzen da zaborretara, batipat materia organikoa.

Hori dela eta, Gabiriako udalak pauso berri bat ematea erabaki du eta besteak beste, errefusarentzako edukiontzi grisa itxi eta txartelarekin astean behin irekitzen den sarrail elektronikoa jartzea erabaki du. Erabakia irailaren 2an egindako aparteko osoko bilkuran hartu zen.

Guzti hau zehaztasunez azaltzeko urriaren 3an herri batzarra antolatu zen eta ondoren urriaren 16an egun osoan Sasieta mankomunitateko teknikari bat izan zen udaletxean goizez eta arratsaldez argibideak ematen.

Aldaketa urriaren 28an gauzatu zen.

Gabiriako informazio-orria

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua