2018/02/09 | Birziklapena
Zorionak! Lehenik eta behin eskerrak eman “HORIAN ZER” lehiaketan parte hartu duzuen guztioi. Mila eta laurehun lagunetik gora erantzun dituzue ondo galderak (1420). Eskerrik asko denoi. Eskualdeko produktuez osatutako 10 saski zozketatu dira galdetegia ondo egin duzuenon artean. Hauek izan dira irabazleak. Zorionak denoi:
1. Edurne Madina Peñagarikano (Legazpi)
2. Miren Urzelai Sudupe (Legazpi)
3. Montserrat Perez Bazo (Zumarraga)
4. Oski Zeberio Mercero (Lazkao)
5. Julen Olaran Lizaso (Lazkao)
6. Mikel Redondo Maeso (Beasain)
7. Ainhoa Alustiza Larrea (Segura)
8. Jose Luis solana Buldain (Legazpi)
9. Roberto Lopez Ayala (Beasain)
10. Maria Dolores Caro Vas (Zumarraga)
Tweet
2018/01/16
Sasieta Mankomunitateko Zuzendaritza Batzarrak, 2017ko abenduaren 18an egindako ohiko bileran, besteak beste, erabaki du, aho batez, Sasieta Mankomunitateko estatutuak aldatzeko proiektua hasieraz onartzea, eta Gipuzkoako lurralde historikoko udalez gaindiko erakundeak arautzen dituen apirilaren 10eko 6/2007 Foru Arauaren 11. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuz eta Sasieta Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako udaletxeetako iragarki oholetan erakutsiz, interesdunek hura aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.
Estatutuak aldatzeko proiektua
Haserako onespena GAOean 2018-01-18
Tweet
2018/01/12 | Birziklapena
Sasieta mankomunitateak, ECOEMBESekin elkarlanean, Gida berri bat kaleratu du gure eguneroko bizitzan, edukiontzi eta kubo horietan ontziak sartzerako orduan sortzen zaizkigun zalantzak argitzeko.
Tweet
2017/12/21
Tweet
2017/12/14 | Birziklapena
Sasieta mankomunitateak kanpaina berri bat abian jarri du Garbiguneen erabilera bultzatzeko eta kaleak garbiago izateko.
Tweet
2017/12/01 | Konpostajea
Eguna: Abenduak 4, astelehena
Ordua: Arratsaldeko 18:00tan (1 orduko iraupena izango du gutxi gora behera)
Tokia: Sasietako Bulegoak (Beasain, Salbatore auzoa)
Hitzaldira etortzeko asmoa baduzue, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 943 16 15 55 telefonora deituz.
Tweet
2017/11/28 | Birziklapena
Gaizki jokatzeak ondorioak ditu, ez bakarrik ingurumenean baita gure ekonomian ere.
Tweet
2017/11/16 | Birziklapena
Sasieta Mankomunitateak eta Ecovidriok antolatu duten beirari burzuko kanpaina oso arrakastatsua ari da izaten. Beasainen zuzenean 136 herritarrek parte hartu zuten proposatutako jolas eta ekintzetan eta Ordizian aldiz 290 lagunek.
Gainera beste hainbat ikusle eta laguntzaile ere egon ziren inguruan. Gaur Urretxun da kanpaina eta oraindik Legazpi (ostirala), Zumarraga (larunbata) eta Lazkao (eguraldiarengatik astelehenera atzeratu da) faltako dira.
Animatu zaitez eta parte hartu!
Tweet
2017/11/08 | Murriztea, Birziklapena, Berrerabilpena
Ikastetxeetako aurtengo kanpaina abiatu da!
Hemen ikusi dezakezue iazko kanpainaren irudiak. Ze giro politta eta zenbait ikasi zuten.
http://www.sasieta.eus/euskara/ikusi-eta-ikasi/bideoak/eskoletako-kanpaina-2016-2017
Tweet
2017/11/06 | Murriztea, Birziklapena, Berrerabilpena
Udazkenean zehar 3 kanpaina antolatu dira hondakinen gaia jorratzeko:
Tweet
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua