Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Sasieta mankomunitateko Zerga eta Prezio Publikoen Ordenantzen behin betiko onespena

2020/01/10

Araubidezko jendaurreko informazio aldia inolako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16. artikuluak xedatutakoari jarraiki, behin betikoz onartutzat jotzen da Sasieta mankomunitateko Zerga eta Prezio Publikoen Ordenantzen onespenaren erabakia. Aldaketak I. Eranskinean argitaratzen dira.

Sasieta mankomunitateko Zerga eta Prezio Publikoen Ordenantza

 

+ Gehiago irakurri


Garbigune Zerbitzuaren Ordenantza

2020/01/09

Mankomunitatea

 

Sasieta Mankomunitatearen Zuzendaritza Batzarrak, 2019ko urriaren 2an egindako ezohiko  bileran, erabaki zuen, besteak beste, aho batez, Garbigune Zerbitzuaren Ordenantza hasieraz onartzea.

Erreklamaziorik aurkeztu gabe epea amaitu ostean, erabakia behin betikoz onartutzat jo da eta testu osoa GAOean argitaratuko da.

Garbigune Zerbitzuaren Ordenantza

+ Gehiago irakurri


ALDAKETAK ZERBITZUETAN 2019KO GABONETAN

2019/12/17

Mankomunitatea

Gabon jaiak direla eta, bilketa zerbitzuan hainbat aldaketa izango dira:

 

Itsasondon, Zaldibian eta Seguran, atez ateko bilketa: Abenduaren 24an eta 31an ez da ontzirik atera behar. Hurrengo egunean atera, hau da, 25ean eta 1ean, berez egokitzen den frakzioarekin batera eta bilketa bikoitza (Zaldibian hirukoitza) egingo da.

 

Tamaina handiko traste zaharren bilketa: Abenduaren 24an ez dira trasteak atera behar. Hurrengo egunera atzeratuko da bilketa. Beraz, Lazkaon, Seguran, Zerainen eta Zegaman 25ean atera beharko dira trasteak.

Abenduaren 31an gauza bera Lazkaon. Trasteak hurrengo egunean aterako dira, urtarrilaren 1ean.

Komertzioetako bilketa bereziak: Abenduaren 24ko eta 31ko bilketak ez dira egingo (organikoa eta kartoia).

 

Garbiguneak itxita izango dira: abenduaren 24ean, 25ean eta 31ean; eta urtarrilaren 1ean eta 6ean.

+ Gehiago irakurri


DESKARGAKO GARBIGUNEKO EGOKITZE-OBRAK

2019/12/17

Obrak amaitu dira eta Urretxuko garbigunea 2020ko urtarriletik aurrera berriro irekita dago.

Eskerrik asko denoi!!

+ Gehiago irakurri


Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna

2019/11/26 | Birziklapena

Mankomunitatea

Sasietako mankomunitateko Goierri Garbiako langileek bat egin dute “Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguneko” ekimenarekin. Hau ikustarazteko hondakin-bilketan aritzen diren langileek txaleko moreekin lan egin dute. Argazkietan ikusi daitezke eguneko nahiz gaueko txandetako langileak txalekoekin.

 

 

+ Gehiago irakurri


Astean behin irekitzen den errefusarentzako edukiontzia Gabirian

2019/11/15

Mankomunitatea, Gabiria

+ Gehiago irakurri


BESTE URTE BATEZ, HONDAKINAK KITTO!

2019/10/31 | Murriztea, Birziklapena, Berrerabilpena

Mankomunitatea

Abiatu da aurten ere ikastetxeei zuzenduriko Ingurumen-heziketa kanpaina. Dagoeneko 8. edizioa dugu hau. Iaz bezala, aurten ere, 33 ikastetxeek eta 1500dik gora ikasleek parte hartuko dute kanpainan.

 

Zehastasun guztiak hemen azpian sakatuz:

http://www.sasieta.eus/euskara/kanpainak/hondakinak-kitto

+ Gehiago irakurri


Itsasondondoko konpostagailuak ezagutzen egon da Txinako delegazio bat

2019/10/04 | Konpostajea

Mankomunitatea, Itsasondo

Itsasondoko auzokonposta guneak ezagutzen txinatarrak. 

+ Gehiago irakurri


URRETXUKO JAIETAN, KOMERTZIOTAKO BILKETAN ALDAKETAK

2019/09/20

Mankomunitatea

 URRETXUKO JAIETAN, KOMERTZIOTAKO  BILKETAN ALDAKETAK

 

 

Urretxuko jaiak direla eta, zentroan (Areizaga, Gernikako arbola, Kalerrota, Nekolalde eta Iparragirre kaleetan) hondakin bilketa komertzialak izango dituen aldaketen berri eman nahi dizugu. Irakurri albiste osoa aldaketa guztiak ikusteko. 

+ Gehiago irakurri


URRETXUKO JAIAK DIRELA ETA GARBIGUNEA ITXITA

2019/09/20 | Birziklapena

Mankomunitatea

Urretxuko Santa Anastasia jaiak izanik Urretxuko Garbigunea itxita izango da astelehenean hilak 23. 

Barkatu eragozpenak. 

+ Gehiago irakurri


Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua