Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

ARROPA BILKETA ZERBITZUARI BERRIRO EKINGO ZAIO

2020/05/19 | Birziklapena

Mankomunitatea

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 31n bertan behera geratu zen arropa zaharren bilketa zerbitzua. Maiatzaren 25etik aurrera zerbitzuari berriro ekingo zaio.

Gizarte ekimeneko EMAUS Sozietate Kooperatiboak, arropa bildu eta sailkatzen duen entitateak alegia, zera eskatzen digu:

  • Arropa platikozko poltsa itxietan sartu behar da.
  • Ahal den neurrian arropa garbitu egin behar da.
  • Oinetakoak eta arropa nor bere aldetik atera behar dira, beti ere poltsa itxietan.
  • Alfonbrarik edo brukorik ez sartu arropa edukiontzian. Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuak jasotzen ditu edo garbigunera eraman daitezke.
  • Ez sartu berrerabili ezin daitekeen arroparik: azpiko arropa, garbitasuna egiteko trapuak... Hauek errefusa bezala tratatzen dira edukiontzi/kubo grisean.

Halaber, maiatzaren 25etik aurrera mankomunitateak 30 arropa edukiontzi berri instalatzen hasiko da zerbitzua indartzeko. Helburua 1.000 biztanleko arropa edukiontzia bat ratio lortzea.

+ Gehiago irakurri


BOLUMEN HANDIKO ETXEKO TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUARI BERRIRO EKINGO ZAIO

2020/05/06

Mankomunitatea

+ Gehiago irakurri


APIRILAREN 14AN GARBIGUNEAK BETIKO ORDUTEGIRA ITZULIKO DIRA

2020/04/08

Mankomunitatea

Apirilaren 14tik aurrera Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneak betiko ordutegira itzuliko dira. Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 eta 15:30-18:30. Larunbatetan: 9:00etatik 13:00etara.

Garbiguneek gremio profesionalak eta udaletxeetako zerbitzuak atendituko dituzte soilik. Beraz, herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan etxeko animalien (maskoten) gorpuak normaltasunez jasoko dira.

+ Gehiago irakurri


Zaldibian bakartuta/berrogeialdian daudentzat oharra

2020/04/06 | Atez ate

Zaldibia

Zaldibian indarrean dagoen ATEZ ATEKO hondakin bilketa sistemak BERDIN jarraituko du. Halere hiru ohar garratzitsu kontutan izan:

  • Hondakin guztiak kuboen barruan atera behar dira. Ezin da kubotik kanpo ezer atera, ezta pixoihalik ere.
  • Hori dela eta, pixoihalentzako hiru edukiontzi jarri dira herrigunean (baita baserri eremuko etxoletan ere).
  • Gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira kubo horian sartu behar baizik eta kubo grisean.

COVID-19 dela eta, etxean BAKARTUTA/BERROGEIALDIAN egonez gero, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak ERREFUSA bezala tratatuko dira.

  • Horretarako Zaldibiako Udaletxeko 943 880 357 telefora deitu eta bertatik azalduko da etxe barruan hondakinak nola kudeatu.
  • Gainera, udal langileak pasako dira etxetik hondakinak jasotzera aurrez zehazturiko protokolo baten baitan. Bilketa berezi hau, herrigunean nahiz baserri eremuan burutuko da.

Sasieta mankomunitateko webgunean (www.sasieta.eus) berrogeialdian dauden etxeko hondakinen manipulazioari buruzko informazio garrantzitsua dago. Zalantzaren bat baldin badaukazu 943-161555 telefonora dei dezakezu edo bestela info@sasieta.eus helbidera mezua bidali.

+ Gehiago irakurri


GARBIGUNEETAKO ORDUTEGIAN ALDAKETA

2020/03/31

Mankomunitatea

COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, bihartik aurrera, apirilak 1, eta bestelako abisurik jaso arte, Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneetako ordutegi berria honakoa izango da: astelehenetik ostiralera: 9.00etatik 14:00etara. Larunbatetan: 9:00etatik 13:00etara.

Hiru garbiguneek udal zerbitzuak eta futsezko zerbitzuak ematen dituzten enpresa eta erakundeak atendituko dituzte soilik.

Herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan etxeko animalien (maskoten) gorpuak normaltasunez jasoko dira. 

+ Gehiago irakurri


ARROPA ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA BERTAN BEHERA

2020/03/30 | Birziklapena

Mankomunitatea

COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, bihartik aurrera, martxoak 31, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da arropa zaharren bilketa zerbitzua, ohiz-kanpoko egoera honetan ezin baita ziurtatu bildutako arroparen segurtasuna eta gainera bildutakoa ezin da prozesatu, lan gehienak eskuz egiten baitira.

Mankomunitateak arropa birziklatzeko edukiontziak zigilatu egin behar ditu eta edukiontzietan kartelak jarriko ditu herritarrei egoera honen berri emateko.

Deia luzatzen zaie herritarrei, arropa etxean gorde eta arropa biltzeko edukiontzietan sar ez dezaten.

Bestalde, gogoratu bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua ere bertan behera utzi zela duela aste bete.

Gaineratiko hondakinen bilketa mantentzen da: errefusa/pixoihalak, organikoa, papera, kartoia, ontzi arinak, beira, sukaldeko olioa eta pilak.

Eta gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.

+ Gehiago irakurri


Sasieta mankomunitateak edukiontziak desinfektatzeko bi ekipo jarri ditu

2020/03/26

Mankomunitatea

Sasieta mankomunitateak kaleko edukiontziak garbitu eta desinfektatzeko bi ekipo jarri ditu lanaldi osoan. Langileek arreta berezia jartzen ari dira edukiontziek dituzten heldulekuetan eta ahoetan eta baita zoruan ere.

Bi ekipo hauek eskualdeko hainbat udaletxeek (Beasain, Ordizia, Lazkao, Zumarraga, Urretxu…) abian jarri dituzten desinfekzio-ekipoekin koordinatuta ari dira lanean.

Bideoa desinfektatzen

Argazkia1

Argazkia2

Argazkia3

 

Argazkia4

+ Gehiago irakurri


Seguran bakartuta/berrogeialdian daudenentzat oharra

2020/03/25

Segura

Positiborik gabeko edo bakartuta/berrogeialdian EZ dauden etxebizitzetan, hondakinen bereizketa beti egin ohi den moduan egingo da. Eta gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.

Aldiz, COVID-19 dela eta etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusa bezala tratatuko dira. Horrelako kasuetan debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beira, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

Seguran bakartuta/berrogeialdian dauden etxebizitzek kaskoan dauden pixoihalentzako edukiontzietan botako dituzte etxeko zaborrak poltsa itxi batean. Landa eremuan bizi direnek berriz, etxoletako kanpoko aldean jarritako pixoihalentzako edukiontzia erabiliko dute. Edukiontzi hauek denak irekita daude. Zaborrak ateratzeko laguntza behar izanez gero Gurutze Gorriko 943-161516 telefonora dei dezakezu edo  goierri.voluntariado@cruzroja.es helbidera mezua bidali. Etxera joango zaizkizu zaborra jasotzera.

Sasieta mankomunitateko webgunean (www.sasieta.eus) berrogeialdian dauden etxeko hondakinen manipulazioari buruzko informazio garrantzitsua dago. Zalantzaren bat baldin badaukazu 943-161555 telefonora dei dezakezu edo bestela info@sasieta.eus helbidera mezua bidali.

+ Gehiago irakurri


BOLUMEN HANDIKO ETXEKO TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA BERTAN BEHERA

2020/03/23

Mankomunitatea

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoak 24tik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Deia luzatzen zaie herritarrei, hondakin hauek etxean gorde eta kalera atera ez ditzaten.

Gogoratu Urretxu, Beasain eta Ordiziko garbiguneak irekita daudela baina gremio profesionalak eta udaletxeetako zerbitzuak atenditzemn dituztela soilik. Beraz, herritarrei garbiguneak ez erabiltzeko deia egiten zaie ezinbestekoa ez bada. Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan etxeko animalien (maskoten) gorpuak normaltasunez jasoko dira.

+ Gehiago irakurri


COVID-19 dela eta, zer egin etxeko hondakinekin?

2020/03/22

Mankomunitatea

COVID-19 dela eta, zer egin etxeko hondakinekin?

a) Positiborik gabeko edo bakartuta/berrogeialdian ez dauden etxebizitzetan, hondakinen bereizketa beti egin ohi den moduan egingo da. Eta gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.

b) Etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan ordea, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusarentzako edukiontzian bakarrik sartuko dira. Erabat debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

Bakartuta/berrogeialdian zaudetenok hondakinak PAUSOZ PAUSO nola kudeatu behar dituzun zakiteko informazio zehatza albiste honetan daukazu.

Informazio guztia Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko dokumentu honetan eta grafiko honetan daukazu.

+ Gehiago irakurri


Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua