Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

SASIETA ETA ZEGAMA-AIZKORRI LASTERKETA ELKARLANEAN

2022/06/07

Mankomunitatea, Zegama

Zegama-Aizkorri lasterketaren aurtengo edizioa erabat arrakastatsua izan da, bai kirol arloan, bai ingurumenaren arloan. Beste behin ere, Sasieta Mankomunitateak eta lasterketaren antolakuntzak lankidetza estua izan dute ingurunea zaintzen eta, zehazkiago, hondakinen kudeaketan.

Ohiko gaikako bilketaz gain, edizio honetan esperientzia pilotu berritzaile bat abaitu da, hau da, korrikalariei eskaintzen zitzaizkien ur-botilak berreskuratu dira hornidura-puntuetan, inguruko enpresa batean birziklatzeko. Enpresa horrek, aldi berean, boligrafoak egingo ditu Zegamako ikasleentzat. Informazio gehiago TrailRun kanalean antolakuntzako Ramon Malkorrari egin zitzaion elkarhizketa honetan:

https://youtu.be/qGAfyKHtLE4

+ Gehiago irakurri


“TAMAINA HANDIKO TRASTE ZAHARRAK: ZEINTZUK, NOIZ ETA NOLA ATERA”. Sasieta mankomunitatearen kanpaina berria.

2018/02/12 | Birziklapena

Mankomunitatea, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga

+ Gehiago irakurri


ETXEAN KONPOSTA EGIN NAHI AL DUZU? Etor zaitez datorren ostegunean antolatu dugun hitzaldira.

2015/10/15 | Konpostajea

Mankomunitatea, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga

Eguna: Urriak 22 osteguna

Ordua: Arratsaldeko 18:30tan (1,5 orduko iraupena izango du gutxi gora behera)

Tokia: Sasietako Bulegoak (Beasain, Salbatore auzoa)

Hitzaldira etortzeko asmoa baduzue, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 943 16 15 55 telefonora deituz.

+ Gehiago irakurri


Hondakinak biltzeko sistema misto berria Zegaman

2014/11/05

Zegama

Badator astean behin txartelarekin irekitzen den edukiontzi grisa

+ Gehiago irakurri


Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua