Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

2018 URTEAN GAIKAKO BILKETA %76KOA IZAN ZEN SASIETA MANKOMUNITATEAN

2019/01/22 | Birziklapena

Mankomunitatea

2018 urteko gaikako bilketako indizea %76,1koa izan zen, 2017 urtean baino zertxobait gehiago. Mankomunitateak azken 10 urteotan izandako bilakaera laburbiltzen duen Memoria argitaratu du.

2018 urtean gaikako bilketaren inguruan zera azpimarra daiteke:

  1. Gaiako bilketako indizea hiriguneetan %76,1koa izan da, iazkoa (%74,5) baino zertxobait altuagoa.
  1. Bildutako hondakin kantitatea aurreko urtearekiko %2 hazi da.
  1. Zatiki ezberdinak banan bana hartuta zera azpimarra daiteke:
  • Beira-bilketa zertxobait hazi da (+%2).
  • Etxebizitzetako eta komertzioetako errefusa-bilketak behera egiten jarraitzen du (-%5). 2018an 5.255 ton bildu dira, hau da, 2019 urteasn zabortegian botatzen zenaren laurdena.
  • Etxebizitzetako eta komertzioetako paper- eta kartoi-bilketa zertxobait hazi da (+%3).
  • Ontzi arinen bilketa dezente hazi da (+%10).
  • Biohondakinen bilketa egonkortu da azkeenan (+0,4%) hainbnat urtetan etengabe hazi ondoren.
  • Etxetako traste zaharren bilketa egonkortu egin da azken urteotan asko hazi ondoren.
  1. Garbigune sareak (Urretxu, Beasain y Ordizia) 30.530 erabiltzaile izan ditu,  aurreko urtran baino %12 gehiago. Garbiguneetan kudeatutako hondakin kantitatea ere antzeko proportzian (%11) hazi dira. Gehien erabiltzen den garbigunbea Ordiziako da, egunero batazbeste 50 erabiltzaile atendituz.
  1. Industrialdeetan hondakin bilketak (kartoia, egurra eta hondakin ez arriskutsiak) gora egin du (+%5).

Memoria 2009-2018

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua