2022/05/19
Beasaingo jaiak direla eta, erdiguneko bilketa zerbitzuan aldaketa batzuk egingo ditugu. Aldaketak Kale Nagusia, Jose Miguel Iturrioz eta Zaldizurretako establezimenduei eragingo die.
PAPERA ETA KARTOIA
Ostiral gauean (maiatzak 27 eta ekainak 3) eta astelehen gauean (maiatzak 30) ez da paper eta kartoia bilduko. Maiatzaren 27ko bilketa hurrengo eguneko goizera atzeratuko da (goizeko 8etarako atera behar da).
ERREFUSA
Maiatzak 27 eta 30 eta ekainaren 3ko errefusa bilketak, hurrengo egunera atzeratuko dira, eta bilketa egunak gehituko dira: maiatzak 29, 29, 30, 31 eta ekainaren 4 eta 5ean bilduko da goizean (7etarako atera).
Tweet
2022/04/13
Apirilaren 14tik 18ra Sasieta Mankomunitateko hiru garbiguneak itxita egongo dira. Beraz, larunbatean ere, apirilak 16, itxita egongo dira.
Tweet
2022/04/12
Orain arte Altamira estadioan zegoen makina kiroldegira eraman da. Bere garaian kiroldegian egin ziren obren ondorioz aldatu zen lekuz, baina hauek amaitu ondoren berriz kiroldegian da. Oraingoan kokaleku berrian jarri da, hain juxtu ere harrera-bulegora iritsi aurretik dagoen bidean.
Tweet
2022/04/12
“Gipuzkoako konposta” ezagutarazteko kanpainarekin jarraituz, aurten ere 3-4 kiloko zakuak banatuko dira. Konpost hau herritarrok etxean sailkatu dugun organikotik abiatuta egiten da.
Edizio honetan konposta Mankomunitateko 3 garbiguneetan soilik banatuko da (Ordizia, Beasain eta Urretxu). Konposta jaso ahal izateko, nahikoa da herritarrak bere datuak garbigunean ematea. Zaku bat emango da pertsona bakoitzeko, amaitzen diren arte.
Gogoratu hau dela kanpainaren 3. edizioa, eta betiere oso harrera ona izan duela.
Aste Santuko jaien ondoren hasiko da banaketa, garbiguneak Ostegun Santutik Pazko Astelehenera itxita izango baitira, larunbata barne.
Tweet
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua